Giltzurrun
Wikipedia(e)tik
Giltzurrunak abdomenaren barruan dauden organoak dira. Gernu-aparatuaren atalik handiena da anatomikoki, eta funtzioei dagokienez ere nagusia da.
Bi dira, eskuinekoa eta ezkerrekoa, eta gainean guruin bana daukate: giltzurrun gaineko guruinak dira.
Eduki-taula |
[aldatu] Fisiologia
Giltzurrunen funtzioa odola filtratzea da, eta horrela lortzen diren sustantzia toxikoak eta hondakinak gernuaren bidez kanporatzea.
Hau posiblea da gernu-aparatu eta aparatu kardiobaskularraren elkarlanari esker: Odol-zirkulazioa hodi sistema honekin lotuta dago, eta hori dela-eta zainetatik ailegatzen da odol zikina giltzurrunetara, bertan filtratzen da, eta arterietatik garbi bueltatzen da bihotzera.
[aldatu] Anatomia
Gizaki helduengan, giltzurrun bakoitzak 11 cm luze eta 5 cm lodi da, eta 150 gr ditu (giza gorputzaren %0,5).
Babarrun edo indaba itxura daukate, eta erdialdean gune bat daukate, hilo izena daukana. Hortik sartzen da giltzurruneko arteria eta ateratzen dira giltzurruneko zaina eta ureterra. Nerbio periferikoen pasabidea ere bada.
Kanpoko zatia kortex izena dauka, eta honen barrualdean giltzurruneko muina dago, 10-20 piramide-tan banatuta dagoena. Piramide bakoitzak, dagokion kortex-aren zatiarekin batera, lobulu bat eratzen du. 10-20 lobulu hauen puntan, papilak daude, eta hortik ateratzen da odol filtratuta giltzurrun bakoitzeko pelbis bakarrera. Pelbis honetatik, ureterrera doa sortu berri den gernua.
[aldatu] Lotutako gaixotasunak
Giltzurrunekin zerikusia duten gaixotasunetaz arduratzen dira Nefrologia eta Urologiako espezialistak, batik bat.
Hauexek dira ohikoenak:
- Giltzurrun-gutxiegitasuna.
- Giltzurrun-infartua.
- Giltzurruneko tumoreak.
- Glomerulonefritis.
- Hipertentsioa.
- Litiasia: Harriak.
- Pielonefritis.