Pagazeo
Wikipedia(e)tik
Pagazeoak | ||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
![]() Artea (Quercus ilex azpiesp. rotundifolia) |
||||||||||
Sailkapen Zientifikoa | ||||||||||
|
||||||||||
Generoak | ||||||||||
Castanea - Gaiztanondoak |
Pagazeoak (Fagaceae) familia, edo pagoaren familia; honako ezaugarri honekin: orri txandakatuak eta pinatuak, loreak gerbetan, fruituak hur motakoak, batetik zazpira, batzutan guztiz inguratuta daudela ezkatadun edo arantzadun oskol batean eta beste batzutan erdizka bakarrik. Familia honetan hobeto ezagutzen den taldea haritzena da (Quercus generoa), euren fruituari ezkurra deitzen zaio. Haritz gehienen oskolek, kopa baten antzekoak izanik, ez dute inguratzen guztira ezkurrak.
[aldatu] Generoak
- Castanea - Gaztainondoak; zortzi espezie, Asiaren sortalde epeleko iparra, Asiaren hego-sartaldea, Europaren hego-sortaldea, Ipar Amerikaren sortaldea
- Castanopsis - 125-130 espezie, Hego-sortaldeko Asia
- Chrysolepis - Golden chinkapin; espezie bi, AEBren sartaldea
- Colombobalanus - espezie bat C. excelsa, Hego Amerikaren iparraldeakoa, sarritan Trigonobalanus generoan sartuta
- Fagus - Pagoak; 10 espezie, Asiaren sortalde epeleko iparra, Asiaren hego-sartaldea, Europa, Ipar Amerikaren sortaldea
- Formanodendron - espezie bat F. doichangensis, Asiaren hego-sortaldekoa, sarritan Trigonobalanus generoan sartuta.
- Lithocarpus - Tanoaks or Stone oaks; 330-340 espezie, danak bat izan ezik Asia epel, bero eta tropikalean hedatuta, bestea (L. densiflorus) Californian eta Oregonen hego-sartaldean.
- Nothofagus - Hego-pagoak; 35 espezie inguru, Hego Amerikaren hegoa, Zeelanda berria, Australiaren hego-sortaldea, Caledonia berria, Ginea berria
- Quercus - Haritzak; 500 espezie inguru, oso hedatua Ipar Hemisferioan, Indonesian ekuatorea zeharkatzen dute
- Trigonobalanus - espezie bat T. verticillata, Asiaren hego-sortalde tropikala (hiru espezie Colombobalanus eta Formanodendron hemen sartzen badira)
Batzutan Nothofagus generoa beste familia batean sartzen da, Nothofagaceae.