Rafael Iriondo
Wikipedia(e)tik
Rafael Iriondo Aurrekoetxea (1918ko urtarrilaren 24a - ), Bilboko Athletic Klubeko jokalaria izan zen. Gernikarra jaiotzez, 1940-1941 denboraldian egin zuen Athletic taldearekin debuta, Valentzia futbol taldearen aurka. Guztira, hamairu denboraldi egin zituen taldean, 1940tik 1953. urtera bitarte. Liga bat, eta lau errege kopa irabazi zituen, guztira 232 partidu jokatuz.
Espainiako futbol ligan 79 gol sartu zituen. Espainiako Errege Kopako 62 partidu jokatu zituen eta Espainiar selekzioarekin bi aldiz jokatu zuen. Athletic taldeak ligan sarturiko milagarren gola berak sartu zuen.