Rontegi Zubia
Wikipedia(e)tik
Rontegi Zubia Barakaldo eta Erandio lotzen dituen zubi erraldoia da. Trafikoa bideratzen du Getxo, Uribe Kosta eta Txorierriruntz. Itsasoraino gune metropolitarreko bi aldeak batzen dituen azken zubia da, eta berreogietahamar metroko altuera dauka.
1970ko hamarkadan eraiki zen, eta eraikitze obrak amaitu zirenetik urte batzuez erabili gabe egon zen, erabiltzen hasi zen arte. Guztira lau bide dauzka norabide bakoitzeko. Norabide bakoitza zubi batean banatuta dago, beraz zuzenagoa litzateke Rontegiko zubiak deitzea, bi zubiz osaturik dagoenez. Itsasgoraren mailaren gainetik 42 metrora dago zubia.