Erandio
Wikipedia(e)tik
Erandio |
|||
---|---|---|---|
Bizkaia | |||
|
|||
Izen ofiziala | Erandio | ||
Antolaketa
Estatua
Autonomia Erkidegoa Lurralde Historikoa Eskualdea |
Espainia Euskal Autonomia Erkidegoa Bizkaia Bilbo Handia |
||
Posta-kodea | 48950 | ||
Koordenatuak | |||
Garaiera Azalera Biztanleria Dentsitatea |
19 m 17,56 km² 23.653 (2006) 1.313 bizt/km² |
||
Herritarra | erandiotar | ||
Alkatea | Mikel Arieta-Araunabeña (EAJ) | ||
www.erandioko-udala.net | |||
Erandio Bizkaiko udalerria da, Bilboko itsasadarraren eskubialdean kokaturik dagoena. 2003.eko urtarrilaren 15ean burutako erroldaren arabera 23.058 biztanle bizi dira Erandion, hoietariko 11.386 gizonezkoak eta 11.672 emakumezkoak izanik.
Eduki-taula |
[aldatu] Inguru naturala
Mugei dagokionez: iparraldetik Urduliz, Laukiz eta Berango dauzka mugatzat, hegoaldetik Bilbo, ekialdetik Loiu eta Sondika eta mendebaldetik Leioa, Getxo eta Bilboko itsasadarra.
Erandio Bilbo Handiko Ibai-Eskuinaldean izaera industriala daukan udalerri bakarra da.
[aldatu] Herrigune eta auzoak
Erandio ondorengo entitate historiko edo herriguneek osatzen dute:
- Altzaga (9.969 biztanle)
- Astrabudua (10.237 biz.)
- Erandio Goikoa (1.008 biz.)
- Goierri (476 biz.)
- Lutxana-Enekuri (378 biz.)
- Asua (392 biz.)
[aldatu] Garraiobide eta azpiegiturak
Bilbo eta Getxotik 8 kilometrora dago Erandio. Bi hiri horien artea egoteak eta XX. mendean zehar herriak pairatutako industria-garapen handiak sortutako hainbat behar eta premia ezberdinek, komunikazio egokiak sortaraztera bultzatu zuten udala. Horren ondorio, Erandiok komunikazio onak dauzka.
Herria Bilborekin lotzen du Bizkaibus konpainiak. Gainera, Bilboko metroari esker, ibilgailu pilaketa arazoei erantzuna eman zaie baita bidaiariei askatasun gehiago ere herria utzi edo herrira hurbiltzerako orduan.
[aldatu] Historia
Ez da ezagutzen noiz sortu zen Erandioko elizatea, baina XIX. menderarte herriaren gune nagusia gaur egun Erandio Goikoa izenez ezagutzen den auzoaren inguruan hedatzen zen. Erandioko iharduera ekonomikorik nagusiena nekazaritza izan zen mendeetan zehar, baina XIX. mendeko industrializazioa gertatzean, industria nagusituz joan zen.
Industriaren garapenarekin batera Erandio Goikoak garrantzia galduz joan zen herriko beste gune batzuen mesedetan. Gaur egun Erandioren erdigunea Altzaga edo Desertu izeneko gunearen inguruan kokatzen da. 1924ean Bilbok Deustuko Elizatea anexionatu eta hiru urtera, Erandioko Lutxana auzoa anexionatu zuen. Orduan Lutxanak 702 biztanle zeuzkan.
Bilboren biztanleri beharrizanak asetzeko 1940ean udalerriaren beste zati handi bat anexionatu zen eta azkenik 1966ean Asuako Haran guztia. 1983ean anexionatutako lurralde guztiak Bilbotik banatu ziren, Erandioko udalerria Bilbotik independizatu zelarik.
[aldatu] Biografiak
- Ramon Rubial (1906-1999), politikaria.
[aldatu] Jai eta ospakizunak
- Ekainaren 11: Berbabe Deuna. Fano Auzunea.
- Ekainaren 13: San Antonio. Goierri.
- Ekainaren 29: San Pedro. Kukularra.
- Uztailaren 3: San Trifon. Arriaga.
- Uztailaren 10: Kristobal Deuna. Goierri.
- Uztaileko bigarren hamabostaldia: Asua.
- Abuztuaren 10: San Lorenzo. Astrabudua.
- Abuztuaren 15: Andra Mari. Erandio Goikoa.
- Abuztuaren 17-18: Santimami.
- Abuztuaren 28: Agustin Deuna. Altzaga.
- Iraileko lehen astea: Enekuri.
- Iraileko hirugarren astea: Lutxana