San Salvador
Wikipedia(e)tik
San Salvador El Salvadorko hiriburua da. Ertamerikako bigarren hiria da, tamainari dagokionean, Guatemala Hiriaren ondoren. 2006ko aurreikusitako erroldaren arabera 2.224.223 biztanle ditu.
[aldatu] Historia
- 1525ean fundatu zuten.
- 1854an hiriak lurrikara pairatu zuen.
- 1989ko azaroaren 16an hiriko Universidad Centroamericana-n (UCA) 6 jesuita hil zituzten (Ignacio Ellacuria, Ignacio Martin-Baro, Segundo Montes, Joaquin Lopez y Lopez, Juan Ramon Moreno eta Amado Lopez).
- 2001ean azken lurrikara jasan zuten hiritarrek.