Soinu
Wikipedia(e)tik
Soinua airetik (edo beste material batetik) uhin bezala garraiatzen diren bibrazioak izakien entzumen organoak jasota burmuinean sortutako sentsazioa da.
[aldatu] Soinuaren parametro fisikoak
- Uhin luzera: Uhin baten tamaina zehazten du. Uhin sinusoidaletan piko baten eta hurrengoaren arteko distantzia da, uhinak bidaiatzen duen norabidean neurtuta.
- Frekuentzia: Ziklo kopurua denbora batean. Hertziotan (Hz, ziklo/segundo) nuertzen da.
- Periodoa: Ziklo bat errepikatzen irauten duen denbora.
- Anplitudea: soinu batek daraman energia kantitatea.
- Fasea
- Potentzia
[aldatu] Ezaugarria
Gizakia 20 Hz - 20 kHz tarteko frekuentziako soinuak entzuteko gai da. Soinuaren abiadura airean 340 m/s ingurukoa da. Likidoetan handiago (uretan 1500 m/s) eta solidoetan handiago (burdinean 5000 m/s).