Wikipedia(e)tik
|
Jaioterria : |
Hamburg - Alemania |
Jaiotza-data : |
1978ko apirilaren 3an |
Bizi-lekua : |
Sarasota (Florida) - Estatu Batuak |
Altuera : |
1, 87 m |
Pisua : |
88 kg |
Eskua : |
Eskubia |
Errebesa : |
Esku bakarrez |
Profesional-urtea : |
1996 |
Entrenatzailea : |
Thomas Hogstedt |
ATP-Sailkapen onena : |
2.ena. (2002ko maitazaren 13an) |
Banaka Sariak : |
10 |
Taldeka Sariak : |
1 |
Irabaziak : |
7.675.738$ |
Tommy Haas Alemaniako tenislaria da. ATP-sailkapenean 11. postuan aurkitzen da, baina 2002an 2. postura iristea lortu zuen. Tenislari onen afizioak zinea, musika, golfa, NBA, ur-kirolak, mahai-tenisa eta abiadura handiko kotxeak dira.
[aldatu] Ibilaldi profesionala
Haas txiki-txikitatik hasi zen tenisean, 2 urte t'erdirekin jada hasia zen raketa txiki batekin tenis-pilotak bere aitari botatzen. Bere aitak, semeak talentua zeukala ikusterakoan, zeukan diru-kopuru guztia gastatu zuen bere semeari entrenatzaile on bat ordaintzeko. Apustua ez zitzaion batere gaizki atera, izan ere 5 urte beteak zituela, bere lehenengo txapelketa irabazi zuen bere jaioterrian, Hamburgen. Gutxinaka txapelketak irabazten joan zen eta 13 urte zituenean jada Austria, Alemania eta Europako txapelketak irabaziak zituen bigarrengo aldiz. Nick Bollettieri-k bere talentua ikusterakoan dohain utzi zion bere Floridako akademian sartzen. Beraz, 13 urterekin eta ingelesa ikasi gabe, Haas AEB-tara joan zen, serioski entrenatzen hasteko asmoz. 1996an, Haas jokalari profesionala bihurtu zuen eta gorako ibilbidea hartu zuen urte gutxitan izan ere bi urteren buruan bere lehenengo ATP-saria irabazi zuen eta Open Australiarrean semi-finaletara iritsia zen. 2000. urtean zilarrezko domina irabazi zuen Sidney-ko joko olinpikoetan. 2001 eta 2002 urteak oparoak izan ziren tenislariarentzat, izan ere lehenengo urtean 4 ATP-sari irabazi zituen eta 2002. urtean munduko 2. tenislari onena bilakatu zen. Baina urte hartan, istripu bat gertatu zen, Haas-en bizia arriskuan jarriz, gainera bere aita koman geratu zen istripu tragiko hartan. Bere sorbalda hautsi zuen eta zirkuitu-profesionala utzi zuen 2004. urterarte. Gogo handiz itzuli zen, Andy Roddick, Marat Safin eta Roger Federer bezalako tenislari ospetsuei irabaziz eta urte berean 2 ATP-txapelketa lortuz. 2006. urtean 3 ATP-txapalketa irabazi zituen eta AEB-tako Open ikusgarri bat egin ondoren, zortzirenekoetan kanporatua izan zen hankan lesio txiki bat izan ondoren. Gainera sailkapenean 9. postuan kokatu zen, ondorioz, postu baten gatik, ezin izan zuen Masters Kopan sartu. Tommy Haas ezkondua dago eta 2005. urtean jaiotako Sophia alaba dauka.
Zenb. |
Data |
Txapelketa |
Lur-mota |
Aurkaria |
Emaitza |
1. |
Otsailak 15, 1999 |
Menphis, AEB  |
Gogorra |
Jim Courier  |
6-4 6-1 |
2. |
Ekainak 1, 2001 |
Adelaide, Australia  |
Gogorra |
Nicolás Massú  |
6-3 6-1 |
3. |
Abuztuak 20, 2001 |
Long Island, AEB  |
Gogorra |
Pete Sampras  |
6-3 3-6 6-2 |
4. |
Urriak 18, 2001 |
Viena, Austria  |
Gogorra (I) |
Guillermo Cañas  |
6-2 7-6 6-4 |
5. |
Urriak 15, 2001 |
Stuttgart, Alemania  |
Gogorra (I) |
Max Mirnyi  |
6-2 6-2 6-2 |
6. |
Apirilak 12, 2004 |
Houston, AEB  |
Lurra |
Andy Roddick  |
6-3 6-4 |
7. |
Uztailak 12, 2004 |
Los Angeles, AEB  |
Gogorra |
Nicolas Kiefer  |
7-6 6-4 |
8. |
Otsailak 5, 2006 |
Delray Beach, AEB  |
Gogorra |
Xavier Malisse  |
6-3 3-6 7-6 |
9. |
Otsailak 25, 2006 |
Menphis, AEB  |
Gogorra (I) |
Robin Söderling  |
6-3 6-2 |
10. |
Uztailak 24, 2006 |
Los Angeles, AEB  |
Gogorra |
Dmitry Tursunov  |
4-6 7-5 6-3 |
- 1997: Lyon ( Fabrice Santoro
)
- 1998: Lyon ( Alex Corretja
)
- 1999: Auckland ( Sjeng Schalken
)
- 1999: Stuttgart ( Magnus Norman
)
- 1999: Munich ( Greg Rusedski
/
)
- 2000: Munich ( Franco Squillari
)
- 2000: Sydney ( Yevgeny Kafelnikov
)
- 2000: Viena ( Tim Henman
)
- 2002: Erroma ( Andre Agassi
)
[aldatu] Kanpo loturak