Wikipedia:Wikipediaren bost zutabeak
Wikipedia(e)tik
Wikipediako politika nagusiak |
Politiken orriak... |
Bost zutabeak |
Ikus, gainera... |
Esan daiteke, wikipediako politika gehienak bost zutabeetan oinarritzen direla, wikipediaren izaera adierazten dutenak:
- Wikipedia entziklopedia bat da, ohiko entziklopedietako, entziklopedia espezializatu eta almanaken elementuak ere dituena. Wikipedia ez da hiztegi bat, ezta egunkari bat, ezta propaganda makina bat, ezta artikulu berritzaileentzako kutxa bat, ezta esperimentu bat ere ez. Wikipedia ez da iritziak, esperientziak edo argumentuak adierazteko lekua. Idazle guztiak saiatu behar dira artikulu zehatzak lortzen, baina ez berritzaileak.
- Wikipediak ikuspegi neutral bat erabiltzen du, hau da, artikulu bat ezin da egon ikuspegi bakar batetik begiratuta. Honek esan nahi du, informazioa angulu posible guztietatik eskeini behar dela, bakoitza zehaztasunez aurkestea eta kontestua ere azalduz, irakurleak ikuspegi guztiak uler ditzan; eta ez ematea ikuspegi bat "hoberena" edo "egiazkoa" bezala. Honek esan nahi du egiaztatu ahal diren erreferentziak eskaintzea posiblea den neurrian, eta batez ere, gai polemikoetan. Gatazka bat agertzen den bakoitzean zein bertzio den neutralago jakiteko, erreflexurako aldi bat eman behar da aditzera eztabaidatua bezalako iragarki batekin. Zehaztasunak eztabaida orrian zehaztuko dira eta jarraitu gatazken ebazpena.
- Wikipedia erabilera askeko edukia da, halako moldez non testu guztia GNU Free Documentation License-aren barne dagoen. Honek esan nahi du, Wikipedia banatu eta lotu ahal dela. Onartu beharko duzu edozeinek aldatu dezakeela zuk idatzitako artikulua iragarri gabe eta inok ez dituela sainduko. Idazten duzun edozein testu, aldatua eta birbanatua izan daiteke gupidarik gabe Wikipediako komunitate osoan zehar. Ez ezazu sar egilearen eskubideak dituen materialik, ezta GFDL lizentziarekin bateraezinak diren lanik.
- Wikipediak hitzartutako arauak jarraitzen ditu. Gainontzeko lankideak errespetatu, baita beraiekin ados ez zaudenean. Izan zibilizatua. Ekidin eraso pertsonalak eta orokortasunak. Lasaitasuna mantendu egoera bero dagoenean; edizio guduak ere ekidin; gogoratu 17,322 artikulu daudela euskarazko Wikipedian lan egiteko. Intentsio onekin ibili, wikipedia zure argumentuak sendotzeko erabili gabe. Ez erabili erabiltzaile txotxongiloak gaizkia egiteko edo wikipediako politikak ez betetzeko.
- Wikipediak ez du arau finkorik, hemen dauden bost zutabeetatik aparte. Ausarta izan orriak aldatzerakoan, izan ere, bilatu arren, ez baita behar perfekzioa editatzeko. Ez izan dena hankaz gora jartzekoaren beldurrik. Artikuluen bertsio guztiak gordeta daude; beraz, ez dago modurik Wikipedia nahi gabe nahasteko edo bere edukia konponbiderik gabe apurtzeko (administratzailea ez bazara). Baina gogoratu: hemen idazten duzun guztia, etorkizunera igaroko da.