Yolanda Barcina
Wikipedia(e)tik
Yolanda Barcina Angulo (Burgos, 1960ko apirilaren 4) 1999tik Iruñeko alkatea da. Burgosen jaio bazen ere, txikia zelarik gurasoak Portugaletera joan ziren bizitzera, ama bizkaitarra baitu. 17 urte zituela botika ikastera joan zen Iruñera, Nafarroako Unibertsitatera. Gaur egun Jose Vallejo arkitektorarekin dago ezkondurik eta Oscar izeneko seme bat daukate.
Politikagintzan 1995ean hasi zen, UPNren eskutik. Legegintzaldi horretan, Ingurumenako kontselaria izan zen. Hurrengo hauteskundetarako, UPNko Iruñeko zerrendaren buruan kokatu zen, nahiz eta 2000 arte alderdira ez afiliatu. Iruñeko alkatetza lortu zuen lehendabiziko emakumea izan da. 2003ko hauteskundeetan, polemikak polemika, berriro irabazi zuen, gehiengo osoa lortzeko zinegotzi bat falta zitzaion ere. CDNrekin batera osatu du egungo Iruñeko gobernua.