Zetar
Wikipedia(e)tik
Zetarra | ||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
![]() Prometheus zetarra |
||||||||||||||
Sailkapen Zientifikoa | ||||||||||||||
Txantiloi:Taxobox section binomial |
Zetarra (latinez Bombyx mori) intsektu edo zomorro baten larba da, ekonomikoki garrantzia handia duena, zetaren ekoizlea baita. Txinaren iparraldekoa da jatorriz, eta bere jaki bakarra marugatze ostoak dira.
Zetarrak zeta-hariz egiten du bere oskola, 300 eta 900 metro bitarteko zeta hari bakar batez.
Zetarra jatun handia da. Marugatze ostoak etengabe jaten ditu, gau eta egun. Ondorioz, oso arin hazten da. Buruaren kolorea iluntzen denean, mudatzeko garaia heltzen zaio. Lau bat mudaren ondoren, gorputzak kolore horiska hartzen du, eta azala teinkatu egiten zaio. Orduantxe hasten da bere burua zetazko oskolaz ezkutatzen.
Beldarrak zetazko oskola jan egiten du bertatik ateratzeko. Horretarako, zeta hari preziatua txiki-txiki egiten du, ezertarako balio ez duela utziz. Hori ekiditeko, ura irakiten jarri eta bertara botatzen dira oskolak. Horrek zetarra hiltzeaz gain, oskola osatzen duen haria ateratzea errazten du. Zetarra bera jan ere egiten da.
Zomorro heldua zeta ekoizteko hazi da, eta ez da hegan egiteko gauza. Zeta-tximeleta edo Marugatze-tximeleta deitzen zaio. Bere historia luzea eta ekonomian duen garrantzia dela eta, ikerketa moderno askok aztertu dute zetarraren genoma.
[aldatu] Historia
Txinako kondairak dioenez, Xi Ling-Shi izeneko enperatriz zaharrari zor zaio zetaren aurkikuntza. Paseoan zebilela, zetarrei erreparatu omen zien; atzamarra luzatu haietako bat ukitzeko, eta hara non zetazko hari bat atera zen! Haritik tiraka hasi, eta atzamarraren inguruan biltzen hasi zen, eta enperatrizak zetaren epela nabaritu zuen atzamarrean. haria amaitu zenean, emakumeak oskol txikia ikusi zuen, eta berehala konturatu zen bera zela hariaren jatorria. Etxeratzean, enperatrizak jende guztiari eman zion bere aurkikuntzaren berri. Badira zetarraren inguruko beste kondaira asko.
[aldatu] Sendatzeko erabilerak
Zetarra Txinako medikuntza tradizionalean erabiltzen da. "Bombyx batryticatus" edo "zetar zaildua" Beauveria bassiana onddoaren infekzioak hildako 4. edo 5. faseko larbaren gorpu lehorra da. Flemak biguntzeko eta espasmoak arintzeko erabiltzen da.