1981
Wikipedia(e)tik
1981. urtea | |
Urteak: | 1978 | 1979 | 1980 | 1981 | 1982 | 1983 | 1984 |
Hamarkadak: | 1960koa | 1970koa | 1980koa | 1990koa | 2000koa |
Mendeak: | XIX.a | XX.a | XXI.a |
XX. mendearen taula |
Eduki-taula |
[aldatu] Gertaerak
- Urtarrilaren 20a - Ronald Reagan AEBetako presidente izendatu zuten, Jimmy Carter ordezkatuz.
- Otsailaren 4a - Espainiako erregeak, Gernikako foruak zin egin zituen.
- Otsailaren 23a - Espainiako militar talde batek estatu kolpea eman zuen. Kolpearen ekintza nagusia Madrilgo Kongresua, kongresukideekin batera, armaz hartzea izan zen. Kongresua goardia zibil talde batek hartu zuen Antonio Tejero Molina teniente koronela buru zutela. Kolpeak egonezin handia sortarazi zuen Otsailaren 23tik 24rako gauean. Juan Karlos I-aren interbentzioaren ondoren, kolpeak porrot egin zuen. Kongresukideak otsailaren 24ko goizean geratu ziren aske, goardia zibilen errendizioarekin batera.
- Maiatzaren 13a - Mehmet Ali Agca-k Joan Paulo II Aita Santuaren aurka atentatua egin zuen Erroman (Italia).
- Ekainaren 4a - HIESaren birusak eragindako lehen heriotza, Amerikako Estatu Batuetan.
- Azaroaren 1a - Antigua eta Barbudak independentzia lortu zuen.
[aldatu] Arte eta kultura
- Irailaren 10 - Guernica margolana Espainiara eraman zuten New Yorkeko Museum of Modern Art (MoMA) museotik, beste 23 irudirekin batera.
[aldatu] Zientzia eta teknologia
- Irailaren 22a - Frantziako abiadura handiko trenak, TGVak, lehen bidaia egin zuen Paris eta Lyon bitartean.
[aldatu] Kirolak
- Apirilaren 26a - Real Sociedad Donostiako futbol taldeak bere historian lehenengo aldiz Espainiako Liga txapelketa irabaztea lortu zuen, Arconada, Zamora, Lopez Ufarte eta Satrustegi bezalako jokalariek talde mitikoa osatzen zutela. Hurrengo denboraldian arrakasta bera errepikatuko zuten.
- Uztailaren 19a - Bernard Hinaultek Frantziako Tourra hirugarren aldiz irabazi zuen.
[aldatu] Jaiotzak
- Otsailaren 5a - Samuel Eto'o, futbolari kamerundarra.
- Ekainaren 7a - Anna Kournikova, tenislari errusiarra.
- Uztailaren 29a - Fernando Alonso, 1-Formula kotxe gidari asturiarra.
- Irailaren 26a - Serena Williams, AEBetako tenislaria.
- Azaroaren 25a - Xabi Alonso, futbolari euskalduna.
[aldatu] Heriotzak
- Urtarrilaren 22a - María Moliner, filologo espainiarra (j.).
- Martxoaren 9a- Telesforo Monzon idazle, euskaltzain eta politikari bergararra (j. 1904).
- Maiatzaren 11a - Bob Marley, reggae musikari jamaikarra (j.1945).
- Irailaren 8a - Bill Shankly, futbol manager eskoziarra (j.).
- Urriaren 6a - Anwar el-Sadat, Egiptoko presidentea (j.).
- Azaroaren 29a - Natalie Wood, AEBetako aktoresa (j.).
[aldatu] Nobel saridunak:
- Fisika: Nicolaas Bloembergen, Arthur Leonard Schawlow eta Kai M. Siegbahn.
- Kimika: Kenichi Fukui eta Roald Hoffmann.
- Literatura: Elias Canetti.
- Medikuntza: Roger W. Sperry, David H. Hubel eta Torsten N. Wiesel.
- Ekonomia: James Tobin.
- Bakea: Nazio Batuen Ordezkari Nagusia Errefuxiatuentzat (UNHCR)
Denbora unitateak | ||
---|---|---|
attosegundo • femtosegundo • pikosegundo • nanosegundo • mikrosegundo • milisegundo • segundo |