Aezkoa
Wikipedia(e)tik
Aezkoa Nafarroako ipar-ekialdean dagoen ibarra da, Zangozako merindadean.
Mugakideak hauek ditu: iparraldean Nafarroa Behereko Donibane Garaziko Kantonamendua, hegoaldean Urraulgoiti ibarra, ekialdean Zaraitzuko ibarra eta mendebaldean Artzibar, Orotz-Betelu, Orreaga eta Auritz herriak.
Herri baxuena Aribe da (699 m) eta Abaurregaina (1.040 m), ordea, altuena (bai eta Nafarroako herririk altuena izan ere).