Nafarroa Beherea
Wikipedia(e)tik
Nafarroa Beherea |
|||
---|---|---|---|
|
|||
Hiriburua | Donibane Garazi | ||
Herritarra | nafar, baxenafar | ||
Antolaketa
Estatua
Eskualdea Departamendua |
Frantzia Akitania Pirinio Atlantikoak |
||
Azalera | - km² | ||
Biztanleria | 26.400 | ||
Dentsitatea | - bizt/km² | ||
Agintaria | |||
- | |||
- | |||
Nafarroa Beherea Euskal Herriko zazpi lurraldeetako bat da. Administrazioari dagokionez, Akitania (Frantzia) eskualdeko Pirinio Atlantikoak departamenduko (64) zati da.
Hiriburua Donibane Garazi bada ere, Donapaleu eta Baigorri bera baino populatuagoak dira.
Eduki-taula |
[aldatu] Izena
Herrialde honek bi izen izan ditu, Nafarroa Garaitik banatu zenetik:
"Nafarroa Beherea" izen jasoa da, "Axular"rek 1643an lehenbizikoz erabilia. Eta ahozko izena "Baxenabarre" da (ez "Behenafarroa" edo "Baxenafarroa"), Joanes Peruskik 1664an egin gutun batean lehenbiziko aldiz agertua. Beraz, "Baxenabarre" "Nafarroa Beherea" baino 21 urte berriagoa da bakarrik.
Euskaltzaindiak bi izenak onetsi ditu.
[aldatu] Banaketa administratiboa
Sakontzeko, irakurri: Nafarroa Behereako eskualdeen zerrenda eta Nafarroa Behereako udalerrien zerrenda
Probintzia 7 kantonamendutan banatuta dago, horietako hirutan Lapurdiko udalerriak ere barne dituztela. mugan egonda.
Udalerri nagusiak hauexek dira:
- Donapaleu (1.701 biztanle 1999an).
- Baigorri (1.525 biztanle).
- Donibane Garazi (1.417 biztanle).
- Bidaxune (1.066 biztanle).
- Donazaharre (880 biztanle).
[aldatu] Historia
Nafarroa Beherea 1530. urtea arte Nafarroa Garaiarekin bat egina zegoen, Nafarroa bakarra osatuz.
[aldatu] Ingurune naturala
- Nafarroa Behereako ibaiak
- Nafarroa Behereako mendiak
[aldatu] Kultura
- Nafarroa Behereko idazleak
- Nafarroa Behereko musikariak
- Nafarroa Behereako bertsolariak
- Nafarroa Behereako antzerkigileak
[aldatu] Hizkuntza
Euskararen erabilera (behe-nafarrera) oso zabaldua dago, lurraldeko 28.000 biztanletatik 17.000 euskaraz mintzatzeko gai dira, %61a. Iparraldeko bigarren lurraldea euskararen erabilerarekiko, Zuberoaren atzetik, %64a.
Identitateari dagokionez, Behe Nafarroako %63 euskaldun jotzen du bere burua, %9ak neurri batean eta %24a ez du euskalduntzat jotzen bere burua.
[aldatu] Hedabideak
Nafarroa Behereko udalerriak | ||
---|---|---|
Ahatsa • Aiherra • Ainhize-Monjolose • Aintzila • Aiziritze-Gamue-Zohazti • Akamarre • Aldude • Amendüze-Unaso • Amorotze-Zokotze • Anhauze • Arberatze-Zilhekoa • Arboti-Zohota • Arhantsusi • Armendaritze • Arnegi • Arrosa • Arrueta-Sarrikota • Azkarate • Baigorri • Banka • Bastida • Behaskane-Laphizketa • Behauze • Behorlegi • Bidarrai • Bidaxune • Bithiriña • Bunuze • Burgue-Erreiti • Buztintze-Hiriberri • Donaixti-Ibarre • Donamartiri • Donapaleu • Donazaharre • Donibane Garazi • Donostiri • Duzunaritze-Sarasketa • Eiheralarre • Erango • Ezterenzubi • Gabadi • Gamarte • Garrüze • Heleta • Hozta • Ibarrola • Iholdi • Ilharre • Irisarri • Irulegi • Izpura • Izturitze • Izura-Azme • Jatsu Garazi • Jutsi • Labetze-Bizkai • Lakarra • Landibarre • Larribarre-Sorhapürü • Larzabale • Lasa • Lekunberri • Lüküze-Altzümarta • Martxueta • Mehaine • Mendibe • Oragarre • Ortzaize • Ostankoa • Pagola • Samatze • Suhuskune • Uharte Garazi • Uhartehiri • Urepele • Zaro |
Euskal Herriko lurraldeak | ||
---|---|---|
Araba • Bizkaia • Gipuzkoa • Lapurdi • Nafarroa Garaia • Nafarroa Beherea • Zuberoa |