Aizkorri (Zegama)
Wikipedia(e)tik
Aizkorri Espainiako Alderdien Legea onartu ondoren Zegaman sorturiko plataforma ezkertiar eta abertzalearen izena da. 2003an sortu zen Udal Hauteskundeetan aurkezteko, baina Espainiako Audientzia Nazionalak legez kanpo utzi eta partehartzea debekatu zion, Batasunaren ondorengoa zela argudiatuz.
Plataformak zenbat botu lortu zituen jakitea izenezkoa da, baliogabetu zirelako. Dena den, baliogabeko botuak zenbatuta gutxi gorabeherako kalkulua egin liteke, horrela, 2003ko hauteskundeetan 231 izan ziren botu nuluak, emandako botuen %25,36.