Angela Figuera Aymerich
Wikipedia(e)tik
Angela Figuera Aymerich (Bilbo, 1902 - Madril, 1982) gaztelaniazko idazle bilbotarra zen.
Filosofia eta Letrak ikasi ondoren Huelvako Institutuan lortu zuen lanpostua. 1936an gerra hasierak Madrilen harrapatu zuen; une hartan, bere senarra, Julio Figuera Andu, Errpublikako ejertzitoan enrolatu zen. Gerra bukatu ondoren, errepublikanoen aldekoa izanagatik bai titulua bai lanpostua galdu zituzten senar-emazteek. Madrilera joanda, zerotik hasi beharra izan zuten.
1950ko hamarkadan hasi zen poesia liburuak argitaratzen. Lehendabizikoa Mujer de Barro izan zen eta laster poesia munduan ezaguna bihurtu zen. Lehendabiziko liburu hari beste asko jarraitu zioten: Soria Pura, Vencida por el Angel, Los Días Duros... 1958an Mexikoko idazle erbesteratuen Nueva España saria eman zioten Mexikon bertan argitaratuko zen liburu batengatik: Belleza Cruel. Parisen Pablo Neruda ezagutu zuen eta harek idatzitako Carta a los Poetas Españoles liburua penintsula barruan zabaldu zuen. Bere bizitzaren azkeneko urtetan erabat ahaztuta gelditu zen idazle hau, nahiz eta Blas de Otero eta Gabriel Zelaia idazleekin batera urte haietako poesia idazle garrantzitsuenetariko bat izan.
Heriotzak Madrilen 1982an harrapatu zuen.