Mexiko
Wikipedia(e)tik
Mexikoko Estatu Batuak Estados Unidos Mexicanos |
|||||
---|---|---|---|---|---|
|
|||||
Lema nazionala: Ez du | |||||
Ereserkia: Mexicanos, al grito de guerra | |||||
![]() |
|||||
Hiriburua | Mexiko Hiria 19°03′ N 99°22′ W |
||||
Hiri handiena | Mexiko Hiria | ||||
Hizkuntza ofiziala(k) | Gaztelera1 de facto | ||||
Gobernua
Presidentea
|
Errepublika federala Felipe Calderón |
||||
Independentzia - Aldarrikatua - Onartua |
Espainiatik 1810 irailaren 16 1821 irailaren 27 |
||||
Azalera - Guztira - ur % |
1.964.375 km² (13.) 2,5% |
||||
Biztanleria - Estimaketa (2005) - Errolda (2000) - Dentsitatea |
103.088.021 (11.) 97.483.412 54,3 biztanle/km² (117.) |
||||
Dirua | Mexikoko Pesoa (MXN ) |
||||
Ordu eremua - Udan (DST) |
UTC (UTC -8 > -6) hainbat (UTC ) |
||||
Interneteko domeinua | .mx | ||||
Telefono aurrezenbakia | +52 |
||||
Herritarra | mexikar | ||||
1ez dago gazteleraren ofizialtasuna aldarrikatzen duen legerik, nahiz eta dokumentu ofizial guztietan gaztelera bakarrik erabili. Beste 60 hizkuntza ere hitz egiten dira, biztanleen %8ak mintzatuak. |
Mexiko Ipar Amerikako estatua da, Ozeano Barea eta Ozeano Atlantikoaren Mexikoko Golkoaren artean kokatua. Iparraldean Amerikako Estatu Batuak daude eta hegoaldean Guatemala eta Belize. Munduko estatu hispanofono populatuena da. Hiriburua Mexiko Hiria da, munduko handiena eta bigarren populatuena.
Herrialdearen izena nahuatl hizkuntzako Mexihko hitzetik eratortzen da, hots, Ilargiaren zilborraren lekua.
Eduki-taula |
[aldatu] Geograia
Sakontzeko, irakurri: Mexikoko geografia
Mexiko Ipar Amerikako hegoaldean kokatzen da. Geologikoki, Yucatan penintsula (estatuaren %12a) Ertamerikan dago, bien arteko banaketa Tehuantepec istmoa baita. Hala ere, geopolitikoki, Mexiko ez da estatu ertamerikartzat jotzen, muga Belize eta Guatemalan kokatuz.
Mexiko 1.972.550 km² luze-zabal da, 6.000 km² inguru uharte barne. Uharte hauek Ozeano Barean (Guadalupe eta Revillagigedo uharte urrunak barne), Mexikoko Golkoan eta Karibe itsasoan kokatzen dira. Iparraldeko muga Estatu Batuekin 3.141 km luze da eta hegoaldean 871 km Guatemalarekin eta 251 km Belizerekin.
Bi mendilerrok zeharkatzen dute Mexiko ipar-hego, Sierra Madre Oriental eta Sierra Madre Occidental, Estatu Batuetako Mendi Harritsuen jarraipena. Ekialdetik mendebaldera, erdialdean, Sierra Nevada mendilerroa dago, jatorri bolkanikoa duena. Laugarren mendilerro bat Michoacan estatutik Oaxacara doa. Hau guztia dela-eta, Mexikoko erdi eta iparraldearen gehiengoa garaiera handian kokatzen da. Gailur garaienak Sierra Nevada mendilerroan daude: Pico de Orizaba (5.700 m), Popocatepetl (5.462 m), Iztaccihuatl (5.286 m) eta Nevado de Toluca (4.577 m). Hirigune handienak lau gailur hauen arteko haranetan kokatzen dira: Toluca, Mexiko Hiria eta Puebla.
[aldatu] Historia
Artikulu nagusia: Mexikoko historia
Hiru mila urtez, Mesoamerika hainbat zibilizazio aurreratuen eskualdea zen, hala nola olmekak, maiak eta aztekak. 1519an, Espainiak orain Mexiko den lurraldeen konkista hasi zuen, Ameriketako konkista kanpaina nagusietakoa. Bi urte geroago, 1521an, azteken hiriburu zen Tenochtitlan konkistatu zuten espainiar eta tlaxkalteken arteko koalizioak, azteken etsai nagusiak baitziren. Horrela 300 urteko aginte espainiarra ezarri zen. Mexiko Hiria Espainia Berriko erregeordetzako hiriburu bihurtu zen, Espainiar Inperioko lehen hornitzailea, herrialde populatuena eta Ipar Amerika, Karibe eta Filipinetako aginte gunea. Horrela, Mexikoko gizarte oinarria garatzen joan zen, bertako eta europar kulturen nahasketa berezia sortuz.
1810ko irailaren 16an, Miguel Hidalgo apaizak Mexikoren independentzia aldarrikatu zuen Dolores herrixkan (Guanajuato), independentista errepublikazaleen eta Espainiari leial zirenen arteko gerra luzea hasiz. 1824an herrialdeko lehen konstituzioa promulgatu zen, Mexikoko Estatu Batuak izenpean, sistema federala ezarriz. Hala ere, federalisten eta zentralisten arteko liskarrak sortu ziren, Texas eta Yucatan estatu burujabe aldarrikatzeraino 1836an. 1845an Amerikako Estatu Batu sortu berriek Texas beregenatzen saiatu zen, Mexikorekin gerra piztuz. AEB izan ziren garaile eta Kalifornia, Arizona, Mexiko Berria, Colorado eta Nevada estatuak eta Utah eta Wyomingeko zatiak bereganatu zituzten.
1910eko azaroaren 20an Mexikoko Iraultza hasi zen, Porifiro Diaz jeneralaren aurka burututakoa, tartean Francisco Madero, Pancho Villa eta Emiliano Zapata matxino zeudela. Urte batzuen ondoren, iraultzaren botere guztiak bateratu nahian Alderdi Nazional Iraultzailea sortu zen (Partido Nacional Revolucionario) Alderdi Iraultzaile Instituzionalaren antzindaria (Partido Revolucionario Institucional, PRI). Alderdi honek Mexikon eragin nagusia izan zuen, 70 urtez botereko ia maila guztiak betez.
[aldatu] Banaketa administratiboa
Sakontzeko, irakurri: Mexikoren banaketa administratiboa
Mexikoren izena Mexikoko Estatu Batuak da. Hau horrela da estatuz osatuz dagoelako. Mexikok 31 estatu ditu eta Barruti Federal bat (Mexiko DF). Estatu bakoitza senatuan ordezkatuta dago, 3 kide izanda bakoitzak. Horietatik bi zuzenean aukeratzen dira eta bestea ordezkaritza politikoaren arabera.
Estatu bakoitza librea da bere barne politika zehazteko.
[aldatu] Kultura
[aldatu] Hizkuntzak
Mexikoko hizkuntza nagusiak1 | |
Hizkuntza | Hiztunak |
---|---|
Nahuatl | 1.659.029 |
Maia | 892.723 |
Mixtekoa (Tu'un sávi) | 510.801 |
Zapotekoa (Binizaa) | 505.992 |
Tzotzila (Batsil k'op) | 356.349 |
Tzeltala (K'op o winik atel) | 336.448 |
Otomia (Hñä hñü) | 327.319 |
Totonaka (Tachihuiin) | 271.847 |
Mazatekoa (Ha shuta enima) | 246.198 |
Huastekoa (Téenek) | 173.233 |
1 Ez da gaztelera azaltzen, biztanleriaren %97ak mintzatua |
|
Iturria: CDI (2000) [1] |
Mexikon gaztelera da de facto ofiziala. Hala ere, Herri Indigenen Hizkuntz Eskubideen Lege Orokorraren arabera, gaztelera eta 65 hizkuntza indigena "nazional" izendatzen ditu eta aitortzen ditu.
Biztanleriaren %7 hizkuntza indigenaren batean mintzatzen da. Handienak maia iukateko eta nahuatl hizkuntzak dira. Biek batera, 2 milioi hiztun batzen dituzte. Beste aldean, "maia lacandon"-a dago, ehun hiztun baino gutxiago dituena. Indigenen portzentaia handi bat, bestalde, elebiduna da.
[aldatu] Artea
- Frida Kahlo (1907-1954) margolaria.
- Diego Rivera (1886-1957) margolaria.
[aldatu] Literatura
- Octavio Paz (1914-1998).
- Juan Rulfo (1917-1986).
[aldatu] Musika
- Lila Downs (1968-), musikaria.
[aldatu] Zinema
- Anthony Quinn (1915-2001), aktorea.
- Salma Hayek (1966-), aktorea.
- Alejandro González Iñárritu (1963-) zinema zuzendaria
[aldatu] Demografia
[aldatu] Talde etnikoak
Mexikoko talde indigena nagusiak | |
Taldea | Biztanleria |
---|---|
Nahuatlak | 2.445.969 |
Maiak | 1.475.575 |
Zapotekoak | 777.253 |
Mixtekoak | 726.601 |
Otomiak | 646.875 |
Totonakak | 411.266 |
Tzotzilak | 406.962 |
Tzeltalak | 384.074 |
Mazahuak | 326.660 |
Mazatekoak | 305.836 |
Iturria: CDI (2000) [2] |
Mexikoko estatuak ez ditu lurraldean bizi diren talde etnikoak era zehatz batean zenbatzen. Herri Indigenen Garapenerako Komisioak (CDI) 65 talde etniko zenbatzen ditu, hizkuntzaren arabera sailkatzen direnak. Nagusiak nahuatlak eta maiak dira.
[aldatu] Euskal Diaspora
[aldatu] Kanpo loturak
Jalgi.com atlasa datuak, mapak eta irudiak
CIA - World Factbook geografia, biztanleria, politika eta ekonomia datuak