Antigua (auzoa)
Wikipedia(e)tik
Antigua (edo Antiguo) Donostiako auzo bat da.
Historikoki Donostiako sorrera bertan izan zen. Orain Miramar jauregia dagoen tokian, Ondarreta eta Kontxako hondartzak banatzen dituen lurmuturrean, antzina San Sebastian komentua zegoen. Komentu hau agertzen da lehen aldiz historian Nafarroako erregeak bertako lursailak Leireko monasterioari jabetzan ematen dizkionean. Hortik dator Sanct Sebastianum oraingo hiriaren izena. Tontortxo horretatik igarotzen zen Donostiatik Hernanirako bidea eta bertan zegoen Loretoko Amaren bide kaperatxoa. Horregatik deitzen zaio bi hondartzak banatzen dituen lurmuturtxoari Loretopea. Komentu honetan egon zen lekaime Katalina Erauso moja-soldadua.
Donostiarra izaki, duela urte asko, oraindik baserri giroa nagusi zenean Hernanirekin loturik zegoen, lurraldeei dagokionez. Donostiarekin, tunel batek bereizita, "Donostiara noa" esan ohi da oraindik erdialdera zoazenean. Baserri girokoa, zenbait lantegi handiren kokalekua (Lagarto, Cervezas el León...), egun turismogune eta udatiarren bizileku bilakatu da. Etxebizitzen garestitzeak antiguotar askoren joana -eta era berean kanpotiarren etorrera- ekarri badu ere, nortasun berezia izaten saiatzen den auzoa da, Donostiarekiko. Euskaldunago behintzat izaten ahalegintzen da. Matia kalea izan zen eta da, biztanleen bilgune nagusi eta auzoko motorra.
Azken urteotan ikaragarri zabaldu den auzoa da, Ondarreta eta Benta Berri auzoak Antiguoa baitira. Bertan kokatuta dago Euskal Herriko Unibertsitateko Gipuzkoako Kanpuseko hainbat eskola eta fakultate, hala nola Arkitektura Goi Eskola Teknikoa, Irakasle Eskola, Enpresaritza Eskola, etab.
Ondarretaren mutur batean Haize Orrazia dago, Eduardo Txillida eskultoreak eta Luis Peña Gantxegi arkitektoak eginiko leku paregabea, Itsasoaren indarra ikusi eta entzuteko leku magikoa.
[aldatu] Antiguotar ezagunak
- Jose Luis Alvarez Enparantza, Txillardegi, (1929 - ) hizkuntzalari, idazle eta politikaria
- Javier De Pedro Falque, (1973 - ), futbolaria
Donostiako auzoak | ||
---|---|---|
Aiete • Altza • Amara • Antigua • Añorga • Ategorrieta • Benta Berri • Bidebieta • Egia • Erdialdea • Ibaeta • Igara • Igeldo • Gros • Herrera • Intxaurrondo • Loiola • Lorea • Martutene • Mirakontxa • Morlans • Parte Zaharra • Zubieta |