Apertium
Wikipedia(e)tik
Apertium itzulpen automatikoak burutzeko sistema bat da, Espainiako Gobernua eta Kataluniako Generalitateak diruz lagunduta Alacanteko Unibertsitatean garatutakoa. Software librea da, GNU GPL lizentziapean argitaratutakoa.
OpenTradek barne hartzen dituen bi proiektuetako bat da, eta antzekotasun handia duten hizkuntzen arteko itzulpenak burutzeko prestatuta dago. Beronekin erabiltzen diren hizkuntza datuek gaztelania, katalana, galiziera, portugesa, frantsesa eta okzitaniera hartzen dituzte barne. Aurreragorako ingelesa ere txertatzeko asmoa dago.
Apertium gainazaleko transferentzia burutzen duen itzulpen automatikorako sistema da.
[aldatu] Ikus, gainera
[aldatu] Erreferentziak
- Corbí-Bellot, M. et. al. (2005) "An open-source shallow-transfer machine translation engine for the romance languages of Spain" in Proceedings of the European Association for Machine Translation, 10th Annual Conference, Budapest 2005, pp. 79-86
- Armentano-Oller, C. et al. (2006) "Open-source Portuguese-Spanish machine translation" in Lecture Notes in Computer Science 3960 [Computational Processing of the Portuguese Language, Proceedings of the 7th International Workshop on Computational Processing of Written and Spoken Portuguese, PROPOR 2006], p 50-59.