Baskoi
Wikipedia(e)tik
Baskoiak erromatarren etorreraren aurretik gaur egungo Nafarroa, Errioxa eta Aragoi iparraldean bizi ziren antzinako herri bat ziren. Gaur egungo euskaldunen arbasotzat jotzen dira.
[aldatu] Periodo erromatarra
Akitaniar edo Kantabriarrek ez bezala, badirudi Baskoiek beraien estatusa Erromatar inperioarekin negoziatu zutela. Gerra Sertoriarretan, Pompeiok bere basea beraien lurretan ezarri zuten, bere izen bereko Pompaelo hiria sortuz lehendik existitzen zen Iruña herri baskoiaren gainean. Ebroko arana (Ager Vasconum) erromanizatu zen arren, ez zen horrela gertatu eremu menditsuetan (Saltus Vasconum).
VI. eta V. mendeetan liskar latzak egon zirela dirudi Baskoien lurretan, historialari askok Bagaudaeekin, feudalismoaren aurkako matxinadarekin, lotu dituztenak. Aro honetan iada ezinezkoa zen Baskoien eta inguruko herri euskaldunen (Barduli, Karisti, Autrigoi...) harteko ezberdintasunak nabaritzea, eta denei Baskoi deitu zitzaien ordutik aurrera.
[aldatu] Erdi Aroaren hasiera
Erromatarrek Aquitania eta Tarraconensis bisigodoei entregatu ondoren, beraien eta Baskoien arteko liskarrak hasi ziren. Baskoi independiente hauek bere lehen estatua Franko Merobingioen menpean lortu zuten: Baskoniako Dukerria, geroago Gaskonia bezala ezaguna izango zena. Musulmandarrek iberiar penintsula inbaditu eta Erresuma Frankoak Gaskonia bereganatu ostean, Pirineoen hegoaldeko lurrak Iruñaren inguruan berrantolatu ziren, geroago Nafarroako Erresuma sortuko zelarik.