Bat aldizkaria
Wikipedia(e)tik
Bat aldizkaria soziolinguistikari buruzko gaiak plazaratzen ditu. Urtean lau aldizkari ematen ditu argitara. Aldizkaria 1990an sortu zen eta 60 zenbakitik gora argitaratu ditu. Momentu honetan 500 harpidedun baino gehiago ditu. Sarean daude eskegita aldizkari honek ateratako artikulu gehienak, edonork erabiltzeko pronto.
Hasiera batean aldizkaria EKBk argitaratzen zuen. EKB desagertu ostean SEI elkarteak hartu zuen bere gain aldizkaria. SEI elkartea desagertzean, Soziolinguistika Klusterrak hartu du bere gain.