Bertsolaritza
Wikipedia(e)tik
Bertsolaritza abestuz, errimatuz eta neurtuz burutzen den berbaldi bat bezala definitzen da. Xabier Amuriza bertsolariak honela azaltzen du:
kantatzea hitza
horra hor zer kirol mota
Eduki-taula |
[aldatu] Doinua
Bertsolaria, oraingoz ezagutzen ditugun munduko inprobisatzaile gehienak ez bezala, musika-tresnaren laguntzarik gabe aritzen da bertsotan. Juanito Dorronsorok, orain artean arlo honetan lan gehien egin duen ikertzaileak, 3.040 doinu ikertu eta sailkatu ditu. Jatorriaren arabera, Bertso Doinuak hiru kategoriatan sailkatzen dira:
- Usadiozko doinu herrikoiak: gehiengo handia
- Neurriz parera datozen doinu berriak
- Bakoitzak osatutako doinuak
Musika-tresnen laguntzarik gabe kantatzeko, bertsolariak ahots sendo eta belarri ona behar duela izan pentsa daiteke, baina Joxerra Gartzia, Andoni Egaña eta Jon Sarasua adituen esanean "komunikazioaren arrakasta edo porrota ez dago bertsolariaren ahotsaren kalitatearen baitan, aukeraturiko doinuaren eta hura kantatzeko moduaren egokitasunean baizik".
[aldatu] Bertsolari famatuenen zerrenda
[aldatu] Klasikoak
[aldatu] Garaikideak
- Xabier Amuriza
- Sustrai Colina
- Andoni Egaña
- Igor Elortza
- Nahikari Gabilondo
- Jesus Mari Irazu
- Unai Iturriaga
- Sebastian Lizaso
- Maialen Lujanbio
- Jon Maia
- Xabier Silveira
- Amets Arzallus
[aldatu] Txapelketak
- Arabako Bertsolari Txapelketa
- Bizkaiko Bertsolari Txapelketa
- Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusia
- Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa
- Nafarroako Bertsolari Txapelketa