Xenpelar
Wikipedia(e)tik
Frantzisko Petrirena Rekondo, "Xenpelar" (Errenteria-Orereta, 1835eko urtarrilaren 13a - 1869ko abenduaren 8a), bertsolaria izan zen.
Bere lehen urteak "Eurla" eta "Egurrola" baserrietan eman zituen morroi lanetan. 1857an bere jatorrizko baserrira, "Senpelarre"-ra, joan zen Errenteriako lantegi batean lanean hasteko. 1859an Maria Joxepa Retegirekin ezkondu egin zen, eta hiru alaba eduki zituzten.
Bat-bateko bertsolaritzan 12 urterekin hasi zen. Honekin batera, hainbat bertso-paper ere idatzi zuen. Hauetako asko, tamalez, 1936ko Gerran galdu ziren. Bere bertso ezagunenak Betroi bati, Azken juiziyo eguna eta Santa Barbara dira.
Artikulu hau pertsona baten biografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |