Bilboko Aste Nagusia
Wikipedia(e)tik
Bilboko Aste Nagusia Bizkaiko hiriburuko festa printzipalak dira. Bilboko konpartsak dira jaietako bultzatzaile historiko nagusiak, Bilboko Udalarekin batera, txosnen inguruan festagune zabala antolatuz. Hala ere, beste eragile batzuk ere parte hartzen dute.
Kutsu erlijiosoa eduki ordez, festek eusten diote euren izaera herrikoi eta aldarrikatzaileari, izaera kultural, sozial eta politikoa mantenduz. Mari Jaia da jaien sinbolo nagusia, asmatutako pertsonaia herrikoia bera. "Mari Jaia dator" da 1997tik jaietako abesti ofiziala, Edorta Jimenezen hitzak eta Kepa Junkeraren musika moldaketak dituela. Hori bai, jaien hasiera markatzen du Andra Mari egunak (abuztuaren 15), horren hurrengo ostiralean hasten baitira urtero.
Historiari dagokionez, mugarri tristea ezarri zuten 1983ko uholdeek (abuztuaren 26 eta 27an), festak ez ezik Euskal Herriko gizarte osoa astinduz.
Urtero, pregoilari izendatzen dute hiriko pertsona ezagun bat, edo hiriarekin lotura handia duena.
Txupineroa, aldiz, beti emakumezkoa eta konpartsa baten kidea da.
Eduki-taula |
[aldatu] Historia
1978an abiatzen da lehenengo ekitaldia, Txomin Barullo konpartsak irabazitako ideien konkurtsoaren ondorioz.
[aldatu] Konpartsak
[aldatu] Gaur egungoak
- Txomin Barullo.
- Algara.
- Eguzkizaleak.
- Txori Barrote.
- Hor dago.
- Hau Pittu Hau.
- Satorrak.
- Mamiki.
- Hontzak.
- Pinpilinpauxa.
- Sinkuartel.
- Mekaguen.
- Bizizaleak.
- Pa...ya.
- Askapeña.
- Kaixo.
- Kaskagorri.
- Altxa Porrue.
- Txinbotarrak.
[aldatu] Bilboko Konpartsen Federakundean parte hartzen ez dutenak
[aldatu] Desagertuak
- Adiskideak.
- Araba Etxea.
- Ardoa Barrura.
- Federiko Ezkerra.
- Gautxoriak.
- Intxausti.
- Tximitxurri.
- Txintxarri.
- Zaratarrak.
[aldatu] Pregoilariak
- 1981 - Juan Jesus Fernandez de Retana
- 1982 - Josu Torre
- 1983 - Iñigo Liceranzu, Athleticeko jokalaria.
- 1984 - Txema Noriega, Athleticeko jokalaria.
- 1985 - Amalia Iglesias
- 1987 - Fernando Egileor, marrazkilaria.
- 1988 - 1978ko lehenengo Jai Batzordeko Kideak
- 1989 - "Boni" Fernandez
- 1990 - Jon Lopategi, bertsolaria.
- 1991 - Pello Zubiria
- 1992 - Marino Lejarreta, txirrindularia.
- 1993 - Alfonso Irigoien
- 1994 - Jose Angel Iribar, Athleticeko jokalari ohia.
- 1995 - Julian Fernandez
- 1996 - Alicia Carreño
- 1997 - Unai Iturriaga, bertsolaria.
- 1998 - Jose Mª Arrate, Athleticeko presidentea.
- 1999 - Irkus Robles
- 2000 - Loli Astoreka, aktoresa.
- 2001 - Gaztedi Dantza Taldea
- 2002 - Bilbao Basket, hiriko saskibaloi taldea.
- 2003 - Bizkaiko Arrantzaleak
- 2004 - Julio Ibarra, ETBko aurkezlea.
- 2005 -
- 2006 - Mariví Bilbao, aktoresa.
[aldatu] Txupinerak
- 1978 - Ana Isabel Arciniega, Araba Etxea
- 1979 - Mª Jesus Agirregoitia, Uribarri
- 1981 - Montse Valerio, Kaixo
- 1982 - Anabel Fernandez, Moskotarrak
- 1983 - Alazne Olabarrieta, Mamiki
- 1984 - Mª Ascensión Cruces, Txintxarri
- 1985 - Mª Luisa Crespo, Intxausti
- 1986 - Manoli Cruces, Gautxoriak
- 1987 - Magdalena Landa, Ardoa Barrura
- 1988 - Itziar Pagalday, Zaratarrak
- 1989 - Eva Dolado, Bizizaleak
- 1990 - Itxaso Goti, Kaskagorri
- 1991 - Miren Barrutia, Hau Pittu Hau!
- 1992 - Txelo Martinez, Tximitxurri
- 1993 - Nerea Ahedo, Adiskideak
- 1994 - Josune Bañales, Gogorregi
- 1995 - Sandra Guzman, Hontzak
- 1996 - Arantza de Jesus, Hor Dago!
- 1997 - Soni Charcan, Aixe Berri
- 1998 - Sonia Villamor, Kobetas Mendi
- 1999 - Arantza Garbayo, Pa..Ya
- 2000 - Aitziber Zalbide, Lehoiak
- 2001 - Berta García, Irrintzi
- 2002 - Lurdes Luke, Satorrak
- 2003 - Maite Perez, Pinpilinpauxa
- 2004 - Begoña Benedicto, Askapeña
- 2005 - Aitziber Adell Ateca, Tintigorri
- 2006 - Marta Gerrikabeitia, Sinkuartel