Bildu Hernani
Wikipedia(e)tik
Bildu Hernani Espainiako Alderdien Legea onartu ondoren Hernanin sorturiko plataforma ezkertiar eta abertzalearen izena da. 2003an sortu zen Udal Hauteskundeetan aurkezteko, baina Espainiako Audientzia Nazionalak legez kanpo utzi eta partehartzea debekatu zion, Batasunaren ondorengoa zela argudiatuz.
Legez kanpo geratu arren bozka gehien jaso zituen hautagaitza izan zen. Plataformak zenbat botu lortu zituen jakitea izenezkoa da, baliogabetu zirelako. Dena den, baliogabeko botuak zenbatuta gutxi gorabeherako kalkulua egin liteke, horrela, 2003ko hauteskundeetan 3.657 izan ziren botu nuluak, emandako botuen %36,92.