Blu-ray
Wikipedia(e)tik
Blu-ray, baita ere Blu-ray Disc (BD), generazio berriko diska optiko formatu bat da. 12 zm-ko diametroa du, CD eta DVD-aren antzera. Blu-ray Disc Association-ek (BDA) sortu eta hobetu du, bertan elektronika, informatika eta multimedia egile garrantzitsu ugari bildu direlarik (besteak beste Apple, Panasonic, Sony, TDK, Warner eta Thomson, denera 15 enpresa bat garrantzitsu). Hasieratik disko formatua definizio altuko bideoa (HD) irakurtzeko, idazteko eta sarritan idazteko pentsatua dago, baita informazio kantitate handiak biltegiratzeko ere. Geruza bakarreko disko batek 25 GB gorde ditzake, zeinetan definizio altuko (HDTV) bi ordu gorde daitezkeen, edo hamahiru ordu baino gehiago definizio arrunteko telebistakoak. Halaber, 50 GB gorde ditzaketen bi geruzatako diskoak ere badaude.
Eduki-taula |
[aldatu] Funtzionamendua
Oraingo diska optikoek, hala nola, DVD±R, DVD±RW, eta DVD-RAM formatuek, irakurtzeko nahiz idazteko laser gorria erabiltzen duten bitartean, formatu berri honek laser urdin-more bat erabiltzen du, Blu-ray izenekoa. Laser urdin-more (405 nanometro) honek laser gorriak baino (650 nm) uhin motzagoa du, laserra oraindik eta zehaztasun handiagoz enfokatzea ahalbideratuz. Horrela informazioa estuago gorde daiteke toki gutxiago okupatuz, beraz, datu gehiago gorde daitezke CD/DVD baten tamainakoa den disko batean (12 cm-ko diametroko eta 1 mm-ko sakonerako disko bat). Laser honi esker eta zenbaki irekiera 0,85-era aldatuz Blu-ray disko batean 25/50GB gorde daitezke. Gainera, informazio hau ez da gordetzen diskoaren erdialdean, DVD-tan gertatzen den bezala, azpialdean baizik, beheko aldetik 1 mm-ra.
Formatu hau batez ere Definizio Altuko Telebista (HDTV) heltzen denerako dago pentsatua, Estatu Batuetan eta Japonian nahiko hedatua dagoena, guregana urte gutxi barru iritsiko dena, LDT (Lurreko Telebista Digitala) bezala ezagutzen dena. Izan ere, MPEG-2 TS (Transport Stream) izeneko formatua gordetzeko aukera ematen du disko mota honek, telebistako irudi eta soinuak zuzenean eta galerarik gabe gordez nahiz irakurriz. Blu-ray-ak 36 Mbps (MegaByte segundoko) banda zabalera dauka, zeina nahikoa eta sobera den HDTV moduko irudiak gordetzeko. Halaber, diskoaren ausazko atzipenari esker, irakurtzen ari den bitartean, diskoan bertan idazten egon daiteke.
Blu-ray egileen desira datozen urteetan DVD-a ordezkatzea da, definizio altuko telebista iristen denean. Horretarako HD-DVD-arekin lehiatu beharko du. Halaber, PC-rako estandar izan nahi du Blu-ray-ak.
[aldatu] Abantailak
Elektronika munduko bederatzi enpresa erraldoi baino gehiago daude proiektuaren atzetik. Aurreko belaunaldiko formatuekin bateragarria izango diren irakurgailuak izango ditu.
[aldatu] Eragozpenak
Diskoak eraiki ahal izateko azpiegitura berriak behar dira, prozesu garesti eta luzea izanik.