Cairo (grafikoak)
Wikipedia(e)tik
- Artikulu honen izenburua ez da zuzena muga teknikoak direla-eta. Izenburu egokia cairo da.
cairo | |
---|---|
[[Irudi:{{{irudia}}}|200px|center]] | |
Carl Worth | |
S.E.:
|
Plataforma-anitza |
Mota:
|
Grafiko liburutegia |
LGPL edo MPL | |
- | |
cairographics.org |
cairo hainbat backend dituen software libre grafiko liburutegi bat da, software garatzaileek hainbat gailu ezberdinetan bektore grafikoak sortzeko API bat dakarrena. Egun euskarria duten backend-en artean aurkitzen dira X Window System, Win32 GDI, Quartz, BeOS-en APIa, OpenGL kontestuak (glitz erabiliaz), irudi buffer lokalak, PNG irudiak, PDF, PostScript eta SVG fitxategiak. cairo hardware azelerazioa erabilitzeko diseinatua dago, hau eskuragarri dagoenean.
C lenguaian idatzia egon arren, binding ugari ditu beste lenguaiekin programatu ahal izateko, eta hauen artean C++, C#, Common Lisp, Haskell, Java, Python, Perl, Ruby, Smalltalk, eta beste batzuk.
[aldatu] Antzeko teknologia
Cairo antzeko teknologia batzuekin lehiatzeko diseinatua dago, ala nola Microsoft-en WPF eta GDI+ edo Apple-en Quartz-ekin
[aldatu] Erabilera nagusia
- Mono proiektuak ia hasieratik erabili du Cairo.
- Gecko 1.8 bertsoak, Mozilla Firefox 1.5 eta Seamonkey 1.0 web nabigatzaileek, cairo darabilte SVG eta <canvas> edukiak marrazteko
- Gecko 1.9 bertsioak, Firefox 3.0 bertsioaren oinarriak, cairo erabiliko du web edukiak zein interfazea marrazteko.
- GTK+-ak, 2.8 bertsiotik aurrera, 2005ko Abuztuaren 13 kaleratua, cairo darabil widget gehienak marrazteko.