Wikipedia:Muga teknikoak izenburuetan
Wikipedia(e)tik
Artikulu batzuen izenburuak ezin dira behar den bezala idatzi MediaWiki softwarearen mugak direla-eta. Artikulu batean horrelako zerbait gertatzen dela adierazteko, hurrengo txantiloia erabiltzen da hasiera-hasieran:
{{izenburu_akatsduna|izenburu egokia}}
Honek honako testu hau erakutsiko du:
- Artikulu honen izenburua ez da zuzena muga teknikoak direla-eta. Izenburu egokia izenburu egokia da.
Eduki-taula |
[aldatu] Erabili ezin diren karaktereak
[aldatu] Izenburuetan agertu ezin diren karaktereak
Artikulu baten izenburuak ezin du karaktere hauetako edozein izan:
# < > [ ] | { }
[aldatu] Barra
Barra (/) karakterea erabili daiteke, baina ezinezkoa da lehen karakterea barra duten orrialdeetara lotura egitea.
[aldatu] Tartea eta gidoi baxua
Hasieran eta amaieran doazen tarte eta gidoi baxuak ez dira kontutan hartzen, ez eta erdian bat baino gehiago jarraian agertzen badira ere.
[aldatu] Puntua
Ezin dira . eta .. izeneko artikuluak sortu, ez eta ./ edo ../ hasten direnak ere.
[aldatu] Beste muga batzuk
[aldatu] Lehen letra xehea
Euskarazko Wikipediaren konfigurazioa dela-eta, artikulu baten izenburua ezin da letra xehez hasi, beti larria izan behar baita. Honenbestez, ezin da eMule izeneko artikulua sortu, EMule baizik.