Camelus dromedarius
Wikipedia(e)tik
Dromedarioa | ||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Dromedario bat |
||||||||||||||
Sailkapen Zientifikoa | ||||||||||||||
|
Dromedarioa Camelus generoko bi espezieetako bat da gameluarekin batera. Bere Sailkapen Zientifikoa Camelus dromedarius da. Gaur egun 13 milioi dromedario domestikatu daude, baina era basatian bizi direnak desagertuak daude. Berez Afrikako Iparraldean eta Asiako mendebaldean bizi da, baina azkar hedatu da karga animalia gisa. Australian 700.000 dromedario bizi dira.
2 metrotik gora neurtzen dute eta 600 kilogramoko pisua dute. Belarjaleak dira eta 120 litro ur aldi bakar batean edateko gai dira. Joroba bakarra dute eta horrek gameluetatik bereizten ditu.
Desertuan bizitzeko oso ondo egokituak daude, bai uraren beharrak direla eta bai eta euren morfologia dela eta. Gameluak baino azkarragoak dira eta denbora luzeagoa eman dezakete ibiltzen. Hori dela eta dromedarioen sarrerarekin lortu ziren lehenengoz Sahara zeharkatzen zuen merkataritza ematea.
Lama eta Vicugna generoekin batera Camelidae familiako ordezkari bakarrak dira.