Choco
Wikipedia(e)tik
Chocó Kolonbiako 32 departamenduetako bat da, herrialdeko ipar-mendebaldean dagoena, Pazifikoko eskualdean. Herrialdeko departamendu eta Hego Amerika osoko lurralde bakarra da bi ozeanoetan kostaldeak dituena, Ozeano Barean eta Ozeano Atlantikoan hain zuzen ere.
Mugakideak hauexek ditu: Panama ipar eta ipar-mendebaldean, Ozeano Barea mendebaldean, Valle del Caucako departamendua hego eta hego-ekialdean, Antioquia eta Risaralda ekialdean eta Karibe itsasoa ipar-ekialdean.
46.530 km2-ko azalera dauka eta 2003an 413.173 biztanle zituen (8.9 biz./km2). Hiriburua Quibdo du (ia 100.000 biztanle).
24 udalerri eta 147 korrejimendu ditu. Quibdo, Istmina, Nóvita, Acandí eta Solano dira populatuenak.
Biztanle gehienak beltzak edo "afro-kolonbiarrak" dira (%90), mulatoak %6a eta indigenak (Emberá-Wounaan etniakoak) %4a.
[aldatu] Inguru naturala
Chocó oso lurralde oihantsua eta euritsua da. Izan ere, Munduko lekurik euritsuena da (urtean euriko 9.000 mm) Indiako Cherrapunji eskualdearekin batera.
Atrato, San Juan eta Baudo ibaiek zeharkatzen dute lurraldea.