Quibdo
Wikipedia(e)tik
Quibdó Kolonbia iparraldeko hiria eta Chocoko departamenduaren hiriburua da. Pazifikoko eskualdearen hiri nagusia da. Izen bereko kazikearen omenez dauka izena hiriak.
97.714 biztanle ditu (2005). Arrazari dagokionez, herritar gehienak beltzak dira ("afro-kolonbiarrak").
Atrato ibaiaren ertzean dago. Itsas-mailatik 43 metrotan kokaturik dago.