Damnatio memoriae
Wikipedia(e)tik
Damnatio memoriae latinezko esapidea da, oroimenaren kaltea esanahiakoa. Hildako baten ohorea zapuzteko era izan zen, batez ere traidoretzat jotzen zirenean. Helburua pertsona horren arrastoa bizitza publikotik ezabatzea zen, inoiz existitu ez balitz bezala, Erromaren ohorea gorde ahal izateko. Baliteke gizarte horretarako zigor gogorrena izana.
Ospe txarreko enperadore askok zigor hori jaso zuten. Lehenengoak Kaligula izan zen. Neron, Komodo eta Getari ere damanatio memoriae eman zien Senatuak. Enperadore hauen izenak eraikin publikoetatik kentzen ziren eta haien estatuak eraisten zituzten.