Danbaka
Wikipedia(e)tik
'Danbaka Goiena Komunikazio Kooperatibak sortutako Debagoieneko musika taldeen lehiaketa.
[aldatu] Edizioak
[aldatu] 2004
Debagoieneko Musika Lehiaketa antolatu zuten Goiena multimedia enpresak eta Espaloia Kafe Antzokiak 2004an lehen aldiz. Bertan Debagoieneko pop, rock, punk, hard-core, hip-hop, elektronika, jazz, folk, hau da, estilo askotariko talde edo bakarlariek hartzen dute parte.
Debagoieneko 43 taldek eman zuten izena lehiaketan eta epaimahaiak aukeratutako 20k parte hartu zuten Espaloia antzokiko zuzenekoetan eta epaimahaiko kideek hiru finalista aukeratu zituzten; Potemkin (Oñati), Sharon Stoner (Oñati) eta Muted (Arrasate-Abadiño). Sharon Stoner izan zen garaile.
[aldatu] 2006
Lehiaketaren II. ediziorako 19 talde sailkatu ziren. Epaimahaiak Aby-Kem (Bergara), Malenkonia (Oñati) eta Belceblues (Bergara) taldeak aukeratu zituen finalerako eta lehenegoek (Aby-Kem) irabazi zuten saria (CD bat grabatzea). Ikusleen saria Drakesek eraman zuen eta bakarlari onenarena Jim TNTek.