Estaturik gabeko nazioak
Wikipedia(e)tik
Estaturik gabeko nazioak nazio bezala hartu ohi diren ezaugarriak dituzten baina estaturik ez duten giza komunitateak dira.
Unrepresented Nations and Peoples Organization (UNPO) nazioarteko erakundeak ordezkatzen ditu herrialde hauek guztiak.
Estaturik gabeko nazio gisa ondokoak hartu ohi dira, besteak beste, nahiz eta kategoria hau oso eztabaidatua den:
Eduki-taula |
[aldatu] Europa
- - Bretainia
- - Eskozia
- - Euskal Herria
- - Faroe Uharteak
- - Flandria
- - Gales
- - Galizia
- - Ingalaterra
- - Katalunia edo Katalan Herriak
- - Korsika
- - Okzitania
- - Sardinia
- Txetxenia
- Walonia
Beste nazionalismo batzuek ere euren lurraldea naziotzat jotzen dute, nahiz eta herritar gehienek ez duten bat egiten aldarrikapen horrekin (goiko adibide batzuetan ere gertzatzen den bezala): Asturias, Kanariar Uharteak, Laponia, Frisia, etab.
Bestalde mugimendu irredentistak ere badaude, euren lurraldea beste estatu batekin bat egitea aldarrikatzen dutenak: Bosnia-Herzegovinako Srpska Errepublikak Serbiarekin bat egin nahi du, Italia iparraldeko Trentino-Adige Garaia eskualdeko austriar jatorriko biztanleek euren lurraldea (Südtirol, Hegoaldeko Tirol) Austriarekin bat egitea aldarrikatu izan dute, etab. Mugimendu hauen aldarrikapenak euren lurraldea naziotzat jotzera igaro daitezke testuinguruaren arabera, albaniarrak gehiengo diren Kosovo lurralde serbiarrean bezala.
[aldatu] Afrika
- Afrikako herri gehienak; bertako estatuak kolonialismoa nahiz inperialismoaren ondorio baitira, bertako banaketa etniko-kulturalen gainetik. Nazioarte mailan, baina, Mendebaldeko Sahara eta Somalilandiako kasuak onartuenak dira, nahiz eta hauek ere banaketa kolonialaren ondoriozko gatazkak diren. Nazionalismo arabiarrak edo panarabismoak, bere aldetik, indar handia izan du historikoki, eta arabiar nazioa osatzen duten herrialdeen batasuna aldarrikatzen du.
[aldatu] Asia
[aldatu] Amerika
- - Quebec
Honekin batera, ezin dira ahantzi amerindiar edo indiar herriak, edo jatorrizko herriak (izen desberdinak hartzen dituzte). Hauetako batzuk euren burua naziotzat hartzen dute eta, nahiz eta gehienek ez duten estatu-egiturarik eskatzen, askok onarpen nazionala aldarrikatzen dute.
Bestalde, AEBetan, nazionalismo beltzak indar handia izan zuen (1970eko hamarkadan bereziki), batez ere Black Panthers ("Pantera Beltzak") mugimenduan gorpuztu zena. Hauek, AEBetako beltzentzako lurralde bat (Estatu Batuen hegoaldea hartuko lukeena) aldarrikatzera iritsi ziren.