Okzitania
Wikipedia(e)tik
Okzitania Occitània |
|||
---|---|---|---|
|
|||
Ereserkia: Larguesa, Convivéncia, Paratge | |||
Hiriburua | Tolosa | ||
Hiri nagusiak | Bordele, Limoges, Marseilla, Niza | ||
Dirua | euroa | ||
Herritarra | okzitaniar | ||
Hizkuntza(k) | okzitaniera, frantsesa, italiera, gaztelania | ||
Ofiziala(k) | Frantzian: frantsesa Italian: italiera Arango haranean: okzitaniera (aranera), kataluniera, gaztelania |
||
Okzitania (Occitània) okzitaniera hizkuntza hitz egiten den lurraldeari ematen zaion izena da.
Frantziaren midi-a, Italiako Piemonte eta Kataluniako Araneko harana barne biltzen ditu.
Eskualde okzitaniarra den Biarnok eta Ipar Euskal Herriak batera osatzen dute Frantziako 64. departamendua (Pirinio Atlantikoak). Gainera, zenbait talde okzitaniarzaleren aburuz, Baiona, Miarritze eta Angeluko inguruak ere kontuan izan beharko lirateke Okzitaniaz hitz egitean.
Eduki-taula |
[aldatu] Kultura
[aldatu] Hizkuntzak
Okzitaniako biztanleek hiru hizkuntza nagusi indartsu erabiltzen dituzte: frantsesa eta italiera batik bat eta, neurri txikiagoan, gaztelania.
Baina lurraldeari ezaugarri nagusia ematen dion hizkuntza ere egiten dute, okzitaniera alegia. Eta berarekin batera, baita beste mintzaira gutxitu batzuk ere: katalana esate baterako.
Halaber, mugakideak dituzte beste hiztun gutxitu batzuk: euskaldunak eta aragoieradunak, besteak beste.
[aldatu] Musika
- Folk musika: Xarnege taldea.
[aldatu] Literatura
[aldatu] Hiri nagusiak
- Marseilla (Marselha): 798.430 bzitanle*.
- Tolosa Okzitaniakoa (Tolosa): 426.700**.
- Niza (Niça): 347.100*.
- Montpellier (Montpelhièr): 244.300*.
- Bordele (Bordèu): 229.900***.
- Tolon: 168.639*.
- Nimes: 144.600**.
- Ais de Provença: 140.100**.
- Clarmont-Ferrand: 137.140*.
- Limòtges: 133.968*.
- Avinhon: 89.300***.
- Paue (Pau): 78.732*.
- Besièrs: 69.153*.
- Valença: 64.260*.
- Baiona: 44.300***.
- Agen: 30.170*.
(Oharra:*1999; **2004; ***2005)
[aldatu] Kanpo loturak
Okzitaniako lurraldeak | ||
---|---|---|
Frantzian: Alièr • Ardecha • Avairon • Aude • Aups Nautas • Aups de Provença Auta • Aups Maritimes • Arièja • Bocas de Ròse • Cantal • Char • Charanta • Corresa • Cruesa • Dordonha • Droma • Erau • Gard • Garona Nauta • Gèrs • Gironda • Indra • Isèra • Lanas • Lèger • Lèger Naut • Losèra • Òlt • Òlt e Garona • Pirenèus Atlantics • Pirenèus Nauts • Pirenèus Orientals • Puèi Domat • Tarn • Tarn e Garona • Var • Vauclusa • Vinhana • Vinhana Nauta Espainian: Arango harana (Katalunia) Italian: Torino • Cuneo (Piemonte) • La Gardia (Calabria) • Liguria Monakon: Monako |
Kategoriak: Frantzia • Italia • Espainia • Okzitania