Estropada
Wikipedia(e)tik
Estropada itsasontzien edo bestelako ontzien arteko lasterketa da. Gehienbat belaontzi txapelketetan eta arraunean (traineruetan) erabiltzen dira.
Eduki-taula |
[aldatu] Arrauna
Arrauna bi motatan sailkatzen da tostaren arabera. Tosta finkoa edo mugikorra bada. Orokorrean, gaur egun, lehenengoa Kantauri itsasoan erabiltzen da eta bigarrena lakuetan.
[aldatu] Tosta finkoan
Euskal kiroltzat hartzen da askotan, hala ere, kantauri itsaso osoan egiten da. Galiziatik Iparraldera. Arraunlari kopururaren arabera 3 txalupa moten estropada dira nagusi: traineruenak 13 arraunlarirekin, trainerillenak 6 arraunlarirekin eta batelenak 4 arraunlarirenak.
Hauetaz gain egitzen dira 3 arraunlari dituzten batelekuen bidaiak, baina oso hedatuak ez egoteaz gain, abentura bezala hartzen dira gehiago estropada bezala baino.
[aldatu] Historia
Hainbat mendeetan zehar kostaldeko arrantzarako erabiltzen ziren ontzi haiek. Guztiz garrantzizkoa zenez arineketan bueltatzea arrantza ahalik eta gehien saltzeko, antzinako biziraute modu hori abiadura kirola bilakatu zen. Hasiera baten apustuak arraunaren zentrua ziren. Geroago federazioak, txapelketak eta 2003.tik aurrera liga egonkorrak sortu ziren, beste kirol hainbatetan bezala.
[aldatu] Estropada moten deskripzioa
Bateletan, adinaren arabera, 1000, 1.500 edo 2.000 m-ko luzerakoak dira. Gehienetan ur lasaietan; hau da, portu barruan, itsasadarrean edo lakuren baten. Gehienak negu amaieran eta udaberriaren hasieran izaten dira.
Trainerilletan, 3.500 m-ko luzerakoak dira. Estropada antolatuko den herriaren arabera mota askotakoak izan daitezke, itsasadarrean, portuan, itsasoan, zati bat parte baten eta bestea beste baten... Gehienak udaberrian zehar izaten dira.
Traineruetan itsas-miliaka neurtzen dira, 3 hain zuzen ere; hau da, 5556 metro. Mota honetakoak udan izaten dira ia beti.
[aldatu] Txapelketarik garrantzitsuenak
Trainerutan
-
- ACT edo San Miguel liga: Arraunaren ligarik garrantzitsuena, kantauri osokoa
- Kontxako bandera: Donostian 1879.urtetik egiten den estropada. Guztien artean garrantzitsuena
[aldatu] Tosta mugikorrean
[aldatu] Historia
[aldatu] Txapelketarik garrantzitsuenak
- Oxford eta Cambridge-ren artekoa: Zalantzarik gabe munduan entzutetsuena.
- Deustuko Unibertsitatea eta EHUko ingenieritza-eskolaren artekoa.