Europako Mendiak
Wikipedia(e)tik
Europako Mendiak (gaztelaniaz Picos de Europa) Kantabria, Leon eta Asturias bitarteko mendilerroa da. Kare harri karboniferoz osatuta, Iberiar penintsulak Afrikarekin egindako talkaren ondorioz altxatu zen duela milaka urte. Europako Mendietako parke naturala mendilerroaren barnean aurkitzen da.
Mendirik altuena "Torre de Cerredo" da 2.648 metrorekin, 2.400 metro inguruko mendi ugari dago. Gune isolatuetan hartz eta otso talde bakan batzuk daude. Horrez gain, ardi, behi eta txerri bakanen batzuk ikus daitezke. Cabraleseko gazta famatua da gune hontan.
[aldatu] Geografia
Europako Mendiak hiru mendigunetan banatzen da:
- Ekialdekoa edo Andara
- Morra Lechugales
- Erdialdekoa edo Urrieles
- Torrecerredo
- Picu Urriellu
- Llambrión
- Mendebaldekoa edo Cornión
- Ordiales
- Peña Santa
- Torre Santa Maria