Extremoduro
Wikipedia(e)tik
Extremoduro | ||
---|---|---|
Datuak | ||
Jatorria | Plasencia (Espainia) | |
Musika mota | Rock | |
Urteak | 1987 - gaur egun | |
Disketxeak | Avispa Área Creativa DRO East-West |
|
Webgunea | www.extremoduro.com | |
Taldekideak | ||
Roberto Iniesta Iñaki Anton Miguel Cantera |
Extremoduro 1987an Plasencian (Extremadura, Espainia) sortutako rock musika taldea da, Robe, Roberto Iniestaren eskutik. Drogen erabilpena dela medio, gainerako jatorrizko osakideek taldea utzita eta Euskal Herrira joanda, Robe Platero y Tú taldeko Iñaki Anton gitarrajolearekin bildu zen. Beste talde batzuek Extremoduroren ildoari ekin diote, Mareak edo Poncho K-k besteak beste.
Taldeak arrakasta lortu du hedadura handiko kominukabideetan agertu ez arren. Diskorik ospetsuena 1996ko Agila dute. So payaso kantari esker, musika-bideorik onenaren saria jaso zuten Espainiako Musika Sarien banaketan. Extremoduroren letrek eskuratu dute entzute handiena. Haietan, etsipena, drogen erabilpena, sistemari aurre egitea, sexua eta amodioa dira hizpide nagusiak. Hori dela eta, zenbait kontzertu zentsuratuta izan dute.
[aldatu] Taldekideak
- Roberto Iniesta, "Robe": Ahotsa eta gitarra
- Iñaki "Uoho" Anton: Gitarra
- Miguel: Baxua
- Cantera: Bateria
[aldatu] Diskografia
- Rock transgresivo (1989n grabatua eta 1994an argitaratua)
- Somos unos animales (1991)
- Deltoya (1992)
- ¿Dónde están mis amigos? (1993)
- Pedrá (1995)
- Agila (1996)
- Iros todos a tomar por culo (1997), zuzenekoa.
- Canciones prohibidas (1998)
- Yo, minoría absoluta (2002)
- Grandes éxitos y fracasos, Episodio I (2004) y II (2005), kanta hautatuen albumak.