Marea (musika taldea)
Wikipedia(e)tik
Marea | ||
---|---|---|
Datuak | ||
Jatorria | Berriozar (Nafarroa) | |
Musika mota | Rock | |
Urteak | 1998 - gaur egun | |
Disketxeak | RCA, GOR, Dro | |
Webgunea | www.losmarea.com | |
Taldekideak | ||
Kutxi Romero Alen Aierdi Cesar Ramallo David Diaz "Kolibri" Eduardo Beaumont "Piñas" |
Marea 1998an Berriozarren (Nafarroa) sortutako rock musika taldea da. Hainbat punk taldetan aritu ondoren, Kutxi Romerok Alen Aierdiri, Begirako bateriajole ohiari, deitu zion bere rock taldea osatu nahian. Edu Beaumont "Piñas" lagunari ere deitu zion, nahiz eta inoiz ez jo. Cesar Ramallo eta David Diaz "Kolibri" gitarrajoleek ere taldean parte hartu zuten. La patera zen taldeak nahi zuen izena, baina izen hori zeukan beste talde bat egonda, Marea hautatu zute. La Patera, lehen diskoari utzi zioten.
Diskoa kaleratutakoan, Reincidentes, Narco, Los Porretas, Buitaker, Etsaiak, Soziedad Alkoholika edo La Polla gisako taldeekin jo zuten. Iruñeko GOR disketxearekin Revolcon bigarren diska plazaratu zuten (2000).
GOR disketxea utzita, Extremoduroko nahiz Platero y Tú taldeko Iñaki "Uoho" Antón gitarrajolearekin lan egiten hasi ziren. Horrela, Besos de Perro hirugarren diska atera zuten (2002), non Roberto Iniestak ("Extremoduro") eta Fitok ("Platero y tú", eta "Fito y los Fitipaldis", besteak beste, parte hartu zuten. Horren ondoko birak Artsaia aretoan bukatu zuen 2002ko abenduaren 28an. Bost urte buru belarri aritu ondoren, atseden hartu nahi zuten.
Hurrengo urtean sortzeari ekin zioten. Horren emaitza 28.000 Puñaladas laugarren diskoa izan zen. Bira emandakoan, berriro atseden hartzea erabaki zuten. Hala ere, 2006ko apirilean, Kutxi Romerok taldea entseatzera bueltatu zela iragarri zuen webgunean.
[aldatu] Taldekideak
- Kutxi Romero Lorente: Ahotsa
- Edu Beaumont "Piñas": Baxua eta ahotsa
- Cesar Ramallo: Gitarra
- Kolibri Diaz: Gitarra
- Alen Aierdi: Bateria
[aldatu] Diskografia
La Patera (1999)
- Marea
- Ya Lo Dijo Camaron
- Trasegando
- No Quiero Ser Un Poeta
- Despellejo
- Quejios
- Lija y terciopelo
- Como quiere tu abuelita
Revolcón (2000)
- Barniz 3.52
- Incandescente 4.07
- Amor temporero 3.57
- Corazón de mimbre 5.35
- El perro verde 4.01
- Duerme conmigo 3.37
- Canto de tierra seca 4.30 (2tan banatuta)
- Prima tristeza 3.30
- Mojama 3.54
- Si viene la pestañí 3.42
Besos de Perro (2002)
- Romance de José Etxailarena
- El rastro
- La luna me sabe a poco
- A la mierda primavera
- En tu agujero
- Manuela canta saetas
- Alfileres
- Me estoy quedando solo
- Venas con humo y palabras
- Como el viento de poniente
- Pan duro
28.000 puñaladas (2004)
- La Rueca
- A caballo
- Virgen del Fracaso
- Con la camisa rota
- Latido jondo
- El hijo de la Inés
- Dos Alpargatas
- Como los trileros
- Ciudad de los gitanos
- Al culo de una lombriz
- Que se joda el viento