Felix Iñurrategi
Wikipedia(e)tik
Felix Iñurrategi Iriarte (Aretxabaleta, 1967ko Apirilaren 1 - Gasherbrum II mendia, 2000ko Uztailaren 28) euskal alpinista zen.
Eduki-taula |
[aldatu] Biografia
Felix 1967ko Apirilaren 1ean jaio zen Aretxabaletan. Bertsotan trebea zen eta Atarrabian nekazal peritu-ikasketak bete zituen. Felixek, bere anaia Albertok bezala, mendia gustoko zuen eta Murrukixu Mendi Elkartearekin ibiltzen zen. Ondoren, Albertorekin eskalada eta mendian ibiltzen hasi zen. 12 zortzimilako igotzea lortu zuen, azkena Gasherbrum II izan zen Uztailaren 28an. Baina tontorretik jaisten ari zela 400 m.tik behera amildu zen eta bertan hil zen. Bere gorpua Gasherbrum IIn dago.
[aldatu] Igotako zortzimilakoak
Honako hauek dira Felixek igo zituen zortzimilakoak:
- 1991:
- 1992:
- 1994:
- 1995:
- 1996:
- Kanchenjunga (8.586 m), Nepal
- Shisha Pangma (8.046 m), Tibet.
- 1997:
- Broad Peak (8.047 m), Pakistan.
- 1998:
- Dhaulagiri (8.167 m), Nepal.
- 1999:
- Nanga Parbat (8.125 m), Pakistan.
- 2000:
- Manaslu (8.163 m), Nepal
- Gasherbrum II (8.035 m), Pakistan.
[aldatu] Omenaldiak
- Mikel Urdangarinek Non geratzen den denbora abestia eskaini zion.
- Felix Iñurrategi Fundazioa sortu zen Karakorumen bizi den jendea laguntzeko.
[aldatu] Kanpo loturak
Artikulu hau pertsona baten biografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |