Pakistan
Wikipedia(e)tik
Pakistango Islamiar Errepublika اسلامی جمہوریۂ پاکستان |
|||||
---|---|---|---|---|---|
|
|||||
Lema nazionala: Iman, Ittehad, Nazm ( Fedea, Batasuna, Diziplina ) |
|||||
Ereserkia: Pak sarzamin shad bad ( Bedeinkatua Lur Santua ) |
|||||
Hiriburua | Islamabad 33°40′ N 73°10′ E |
||||
Hiri handiena | Karatxi | ||||
Hizkuntza ofiziala(k) | Urdua eta Ingelesa | ||||
Gobernua
Presidentea
Lehen Ministroa |
Errepublika federala Pervez Musharraf Shaukat Aziz |
||||
Independentzia - Erresumaren sorrera - Errepublika |
Erresuma Batutik 1947 abuztuaren 14 1956 martxoaren 23 |
||||
Azalera - Guztira - ur % |
880.254 km² (34.) 3,1% |
||||
Biztanleria - Estimaketa (2006) - Errolda () - Dentsitatea |
163.985.373 (6.) 186 biztanle/km² (42.) |
||||
Dirua | Rupia (Rs) (PKR ) |
||||
Ordu eremua - Udan (DST) |
UTC (UTC +5) Ez (UTC +5) |
||||
Interneteko domeinua | .pk | ||||
Telefono aurrezenbakia | +92 |
||||
Herritarra | pakistandar | ||||
Pakistan Asia hego-mendebaldeko estatu bat da.
Ekialdeko muga India du, iparrekoa Txina eta Tadjikistan, mendebalekoa Afganistan eta Iran eta hegokoa Arabiako itsasoa. Hiriburua Islamabad da, nahiz eta Karatxi izan hiri handiena.
Egungo Pakistan hainbat arraza eta etniaren igarobide zein pausaleku izan da. Besteak beste, arioak, persiarrak, partoak, kuxarrak, turkoak... izan ziren Pakistanen. Halaber, hainbat erlijio izan dira herrialdean, hala nola hinduismoa, budismoa, kristautasuna. Egun Islama da nagusi.
Eduki-taula |
[aldatu] Geografia
Sakontzeko, irakurri: Pakistango geografia
Pakistan 804 000 km² luze-zabal da eta honako mugak ditu: Iran (900km) hego-mendebaldean, Afganistan (2400 km) ipar eta mendebaldean, Txina (520 km) ipar-ekialdean eta India (2900 km) ekialdean. Kosta 1050 km luze da eta Omango itsasoaren hegian dago.
Iparraldean mendi oso garaiak aurkitzen dira (haien artean K2 ezaguna, 8.611 metrokoa, munduko bigarren garaiena), mendebaldean mendi lehorrak, hego-mendebaldean goi-ordoki antzua, hego-ekialdean Txolistango basamortua. Lurraldearen herena inguru alubioi-zabaldiak dira, nekazaritzarako erabiliak. Bertan kokatzen da biztanleriaren gehiengoa. Indo ibaia, iturburua Tibeten duena, 2.900 km luze da eta estatua ipar-hego zeharkatzen du Omango itsasoan delta erraldoia sortzeko. Ibai nagusiak Indo (2900 km), Sutlej (1550 km), Chenab (1200 km), Ravi (900 km) eta Jhelum (800 km) dira.
Lurraldeak lurrikara arrisku handia du, 2005eko urriaren 8koa kasu. Uholdeak eta zikloiak ere pairatzen ditu.
Mendi nagusiak K2 (8611 m), Nanga Parbat (8125 m), Gasherbrum I (8068 m), Broad Peak (8047 m) eta Gasherbrum II (8035 m) dira.
[aldatu] Historia
- 1757. Britainiar Inperioak Indiako azpikontinentea menperatu zuen.
- 1940. 1906an sortutako Liga Musulmanak Indiako musulmanentzat estatu berezia eratzea proposatu zuen.
- 1947. Inperio britaniarretik bereiztean, batetik, India, eta, bestetik, Ekialdeko eta Mendebaldeko Pakistango estatu islamikoa eratu zituzten.
- 1948. Kaxmir menperatzeko lehenbiziko guda Indiarekin.
- 1951. Lehenbiziko gobernu militarra.
- 1956ko martxoaren 23an munduko lehen islamiar errepublika bihurtu zen.
- 1971. Ekialdeko Pakistan bereizi zen Indiaren laguntzaz eta Bangladesh izena hartu.
- 1980. Sobietar Batasunak Afganistan inbaditu ondoren Amerikako Estatu Batuak laguntza militarra ematen hasi ziren Pakistani.
- 1988. Benazir Bhutto hauteskunde orokorretan garaile. 1991n ustelkeriaz akusatuta kargutik kendu zuten.
- 1998. Lehen proba nuklearrak egin zituen Pakistanek.
- 1999. Bhuttori kartzela zigorra ezarri zioten, ustelkeriagatik; atzerrira ihes egin zuen. Pervez Musharraf jeneralak estatu kolpea eman zuen.
- 2001. Musharrafek bere burua presidente izendatu zuen.
[aldatu] Banaketa administratiboa
Sakontzeko, irakurri: Pakistanen banaketa administratiboa
Pakistan lau probintziaz osatutako federazio bat da, hiriburu lurralde bat eta federalki kudeatutako eskualde tribalak. Pakistanek de factozko juriskikzioa du Kaxmirreko mendebaldean, bi entitate politikotan banatuta eta Indiak ere aldarrikatzen duena.
2001ean Gobernu Federalak Banaketa edo Dibisio entitatea desagerrarazi zuen, eta horren ordez laugarren mailako banaketak ziren Barrutiak ezarri zituen azpibanaketa gisa. Guztira 107 barruti dira.
[aldatu] Probintziak
Oharra: Balotxistan eta IMMP probintzia tribalak ere badira.
[aldatu] Lurraldeak
- 5 Islamabadeko Hiruburu Lurraldea
- 6 Federalki Administratuko Area Tribalak
[aldatu] Kaxmir
- 7 Azad Kaxmir
- 8 Iparraldeko Eremuak
[aldatu] Gobernua eta politika
Sakontzeko, irakurri: Pakistango politika
1999an errepublika federal bat izendatu zuten arren, Pervez Musharraf jeneralak Nawaz Sharifen gobernu zibila kendu zuen eta berak hartu zuen botere exekutiboa. 2000.ean egin ziren azkeneko hauteskundeak udal gobernuetarako eta 2001ean Musharrafek bere burua presidente izendatu zuen. 2002ko hauteskundetan Zafarullah Khan Jamali, Musharrafen jarraitzailea lehen ministro izendatu zuten. 2003an oposizioarekin adostu zuen Konstituzioaren aldaketa bat eta modu honetan zilegitasuna irabazi zuen automatikoki.
Pakistanen diktadura ugari egon dira, batez ere 1960ko hamarkadan Ayub Khanena, 1980ko hamarkadan Zia Ul Haqena eta Musharraf berarena 1999tik aurrera.
[aldatu] Kanpo loturak
- Jalgi.com atlasa datuak, mapak eta irudiak
- CIA - World Factbook geografia, biztanleria, politika eta ekonomia datuak
Asiako herrialde eta lurraldeak (Nazio Batuen azpi-eskualdeka) | |||
Afganistan • Errusia • Kazakhstan • Kirgizistan • Uzbekistan • Tadjikistan • Turkmenistan |
Hego Korea • Ipar Korea • Japonia • Mongolia • Txina | ||
Mendebaldeko Asia |
Arabiar Emirerri Batuak • Armenia • Azerbaijan • Bahrain • Egipto • Georgia • Iran • Irak • Israel • Jordania • Kuwait • Libano • Oman • Qatar • Saudi Arabia • Siria • Turkia • Yemen |
Birmania • Brunei • Ekialdeko Timor • Filipinak • Indonesia • Kanputxea • Laos • Malaysia • Singapur • Tailandia • Vietnam |
|
Bangladesh • Bhutan • India • Maldivak • Nepal • Pakistan • Sri Lanka |
Beste entitate |