Francis Ford Coppola
Wikipedia(e)tik
Francis Ford Coppola (1939ko apirilaren 7) Amerikako Estatu Batuetako film zuzendaria eta ekoizlea da. Sofia Coppola eta Roman Coppola zinemagileen aita zein Nicolas Cage aktorearen osaba da.
1969an, George Lucas adiskidearekin batera American Zoetrope izeneko estudioak fundatu zituen. George Lucasen THX 1138 lehendabiziko filmak porrotara eraman zituen estudioak, baina The Godfather filmaren arrakasta itzela zela eta, Hollywood konkistatzeko ametsak berpiztu zizkion Coppolari.
George Lucasek Apocalypse Now proiektuaren lehen ardura bazuen ere, Star Wars-en truke aldatu zuen. Bion arteko harremana eteta, Coppolak "Apo" proiektuak bere gain hartu behar izan zuen. Filipinetako ohianean, ekoizpena bertan behera geratzeko zorian egon zen Coppolak, drogetan murgilduta, ia-ia adimena galdu zuen. Filma 1979an kaleratu zen eta berriro arrakasta itzela eskuratu zuen. Azken urteotan, halere, Coppolen filmek ez dute lehengo bezain harrera onik jaso. Hori dela eta, ekoizteari ekin dio gero eta maizago, batez ere Sofia Coppola alabaren filmak.
[aldatu] Filmografia hautatua
- The Rainmaker (1997)
- Jack (1996)
- Bram Stoker's Dracula (1992)
- The Godfather: Part III (1990)
- Tucker: The Man and His Dream (1988)
- Gardens of Stone (1987)
- Peggy Sue Got Married (1986)
- Captain Eo (1986)
- The Cotton Club (1984)
- Rumble Fish (1983)
- The Outsiders (1983)
- One from the Heart (1982)
- Apocalypse Now (1979)
- The Godfather, Part II (1974)
- The Conversation (1974)
- The Godfather (1972)
- The Rain People (1969)
- Finian's Rainbow (1968)
- You're a Big Boy Now (1966)
- Dementia 13 (1963)