Fuji Mendiaren Hoei erupzioa
Wikipedia(e)tik
Fuji Mendiaren Hōei erupzioa (japonieraz:宝永大噴火 Hōei dai funka) 1707an (Hōei-ko laugarren urtea) gertatu zen.
Fuji Mendiak historian zehar hiru ikaragarrizko erupzio pairatu ditu: birritan Heian aroan (Enryaku eta Jogan erupzioak) eta behin Edo aroan (artikulu honetako Hōei erupzioa).
Nahiz eta labarik jaurti ez zuen, Hōei erupzioak sumendi-errauts kopuru itzela bota zuen, sumendiaren inguruko leku zabalen gainean sakabanatuta, Fuji Menditik ia 100 km dagoen Edo iritsiz. Errauts kopurua 800.000.000 m³ ingurukoa zenbatetsi zuten.
Erupzioa Fuji Mendiaren hego-mendebaldeko aldean gertatu zen, eta hiru tximinia berri sortu zituen, 1., 2., eta 3. Hōei-tximiniak izenekoak. Gaur arte hauxe izan da Fuji Mendiaren azken erupzioa.
[aldatu] Hondamendi sekundarioak
Hōei erupzioaren hurrengo urtean, Sakawa ibaia gainezkatu zen sumendi-errautsaren jalkinaren ondorioz.
Sumendi-hondar jausiek Fuji Mendiaren ekialdeko soroak zabal-zabal estali zituzten. Soroak berreskuratzeko nekazariek sumendi-hondakinak zabortegiratu eta hondar-tontorrak egin zituzten. Euriak hondar-tontorrak zabortegietatik ibaietara behin eta berriro eroan eta ibai batzuen sakonera gutxitu zuen. Batez ere Sakawa ibaian sumendi-errauts kopuru handiek han-hemenka behin-behineko dikeak sortu zituzten. Hōei erupzioaren hurrengo urteko abuztuaren 7 eta 8ko euri-zaparradek sumendi-errauts eta lokatzaren olde bat sortu eta dikeak apurtu zituzten Ashigara lautada urpetzeko.