Gan Ying
Wikipedia(e)tik
Gan Ying (Txinatarrez: 甘英; Wade-Giles:Kan Ying), Ban Chao Txinako generalak Kristo ondorengo 97. urtean Erromara bidalitako txinatar militar eta enbaxadorea. Parthiaraino iritsi zen 70.000 pertsonaz osatutako espediozioaren parte izan zen.
Badirudi Gan Yingek inoiz ez zuela Erroma zapaldu, baina aintzinatean mendebalderago bidaiatu zuen Txinako biztanlea da, gutxienez idatziriko dokumentuetan jasotarikoen artean.
Hou Hanshuren arabera:
- "Bederatzigarren urtean (ko 97), Ban Chaok Gan Ying kidea bidali zuen Mendebaldeko Itsasoko kostalderaino geroago itzul zedin. Lehenagoko belaunaldietan inor ez da iritsi leku hauetara, edo behintzat 'Shan Hai Jing'ek ez dute horren berririk eman. Estatu eta leku guztietako topografia informe bat egin zuen." (Hou Hanshu, Leslie and Gardinerrek zitatuta).
Beste atal batean honakoa dio:
- "Yougyuanen bederatzigarren urtean (ko 97), Ban Chaok Gan Ying bidali zuen Daqinera (Erroma), Tiaozhitik pasatuz eta Itsaso Handira (Pertsiako Golkoa) iritsi zen eta hortik Anxiko (Parthia) mendebaldeko mugara." (Hou Hanshu, 88)
Gan Yingek Erromaren inguruko hainbat datu ejman zituen, beharbada beste pertsona batek esanda. Itsasoaren mendebaldean kokatzen du:
- "Bere lurarldeek hainbat mila Li ditu (li bat kilometro erdia da gutxi gora behera), eta 400 hiri harresidun baino gehiago ditu. Hamarnaka herrialde txiki berari atxikirik dira. Hirien kanpokaldeko harresiak harriz eginak dira. Posta geltokiak jarri dituzte... Pinuak eta zipresak daude." (Hou Hanshu, Leslie and Gardinerrek zitatua).
Nerva erregearen aukeratzea deskribatzen du, eta Erromako produktuak eta itxura fisikoa:
- "Erregea ez da betirako figura bat, baizik eta boteretsuena gisa aukeratzen dute... eskualdeko jendea altua da eta itxura antzekoa dute. Txinatarren antza dute eta horregatik Da Qin deitzen dira (Qin "Handia")... lurrak urre, zilar eta harri bitxi ugari sortzen ditu, gauean dir-dir egiten duen bitxia barne... urre hariz brodatutako arropak eigten dituzte eta kolore anitzeko tapizak, urez margotutako arropak eta "suaz garbitutako arropak" ere." (Hou Hanshu, Leslie and Gardinerrek zitatuta).
Azkenik, Gan Yingek Erroma Zetaren Bidearen mendebaldeko muga gisa jartzen du:
- "Leku honetatik etortzen dira atzerritako herrietatik etorritako hainbat gauza bitxi." (Hou Hanshu, Leslie and Gardinerrek zitatuta).