Gasteizko eraztun berdea
Wikipedia(e)tik
Gasteizko eraztun berdea Gasteiz inguruko parke multzoa da. Parke horiek haien artean loturik daude prestaturiko bide batzuen bitartez.
Eduki-taula |
[aldatu] Historia
Gasteiz inguruko parkeak elkarren artean lotzeko proiektua 90ko hamarkadaren hasieran ingurugiro gaietarako ikastegia udal-erakundeak proposatu zuen. Proiektu honen xedeak Gasteizko ingurunea berreskuratzea eta aisialdirako eremu berde handia sortzea ziren, eremu hauek nahiko kutsatuta baitzeuden. 1993an, eremu hauek berreskuratzeari ekin zioten.
2005an, 600.000 bisitari baino gehiago zenbatu zituzten. Gainera, urte berean ere, Alegria, Armentia, Olarizu, Salburua, Zabalgana, Atxa-Landaberde (Zadorra) eta Gamarrako parkea berreskuratuak zeuden eta gainerakoekin, Zadorrako gune batzuk, Errekaleor eta Lasarteko parkea, lanean ziharduten. Beraz, 963 hektareetatik 527 hektarea berreskuratuak zeuden.
[aldatu] Eraztun berdea osatu behar duten parkeak
- Alegriako parkea
- Armentiako parkea
- Gamarrako parkea
- Errekaleorreko parkea
- Lasarteko parkea
- Olarizuko parkea
- Salburuako parkea
- Zabalganako parkea
- Zadorrako parkea
[aldatu] Informazio gehiago
- Sortze-urtea: 1993
- Izango duen azalera: 963 hektarea
- Ibilbideen luzeera: 47 kilometro nahiz oinekozko zein txirrindularientzat.
- Salburuako parkea Nazioarteko Garrantzidun Hezegune gisa izendatu zuten 2002an Ramsarreko Hitzarmenean eta Natura 2000 Sarearen barruan sartzea proposatu dute.
- Zadorra ibaia Natura 2000 Sarean sartzea proposatu dute.