Gasteiz
Wikipedia(e)tik
Gasteiz |
|||
---|---|---|---|
Araba | |||
|
|||
Izen ofiziala | Vitoria-Gasteiz | ||
Antolaketa
Estatua
Autonomia Erkidegoa Lurralde Historikoa Eskualdea |
Espainia Euskal Autonomia Erkidegoa Araba Gasteizko kuadrila |
||
Posta-kodea | 01xxx | ||
Koordenatuak | |||
Garaiera Azalera Biztanleria Dentsitatea |
525 m 276,81 km² 227.568 (2006) 822,11 bizt/km² |
||
Sorrera | 1181 | ||
Herritarra | gasteiztar | ||
Alkatea | Alfonso Alonso (PP) | ||
www.vitoria-gasteiz.org | |||
Gasteiz (gaztelaniaz: Vitoria) Arabako hiriburua da, baita Euskal Autonomia Erkidegoko hiriburua ere, bertan baitituzte egoitza nagusiak Eusko Jaurlaritzak eta Eusko Legebiltzarrak. Halaber, Euskal Herriko bigarren hiririk handiena da.
Gasteiz euskarazko izen ofiziala da, Vitoria gaztelaniazkoa, ofizialki bien konbinazio bat erabiltzen da, Vitoria-Gasteiz. Hiriak guztira 226.490 biztanle dauzka 2005eko datuen arabera, kopuru hau etengabe gorantz doalarik.
Eduki-taula |
[aldatu] Inguru naturala eta Klima
Gasteiz, Arabako lautadaren erdialdean kokatzen da, alde zaharra muino txiki batean kokatzen da, eta hiria muino horren inguruan hazten joan da historia guztian zehar "olio mantxa" deritzon eredu urbanistikoaren arabera. Iparraldean, Zadorra ibaia kokatzen da eta hegoaldean Trebiñu eta honen mendiak.
Arabako lautadaren iparraldean, zein hegoaldean mendi altuak daude, 1.400 metrotik gora dauzkan Gorbeia esaterako.
[aldatu] Klima
Gasteizek klima kontinentala dauka, horren arabera, udak beroak izaten dira, eta neguak hotzak. Dena dela, tenperaturak nekez igotzen dira 35ºC-etatik udan. Neguan ohikoak izaten dira elurteak, eta izozteak. Tenperatura maiz jaisten da 0ºC-etatik, markaturiko bajuena -10ºCren azpitik dagoelarik.
Haran baten erdian kokaturik egoteagatik, ohiko izaten da oskarbi dagoen egunetan lainoa, horrek Gasteizeko aireportuari arazoak sortzen dizkiolarik.
[aldatu] Gehiago jakiteko
Ondoko bi helbide hauek Gasteizen azken hamarkadetan izandako eguraldiaren joera eta azken datuen berri ematen dute:
[aldatu] Gasteizko Auzoak
Gasteiz, hogeitazazpi auzoz osaturik dago. Auzo hauek etengabeko hazkundearen ondorio dira. Iparraldean Zadorra ibaiak mugatzen du hiria eta hegoaldetik Renferen trenbideak. Azken urteetan etxebizitza berri ugari eraikitzen ari dira Gasteizen eta auzo berri ugari ere, auzo horietako bi, eraikitze prozesuan daude, Salburua eta Zabalgana.
Beste auzoak: Alde Zaharra, Zabalgunea, Koroatzea, Pilar, Lovaina, Gazalbide, Txagorritxu, San Martin, Mendizorrotza, Ariznabarra, Anglo-Vasco, Arantzabela, Done Jakue, Aranbizkarra, Arana, Babesgabetuak, Judimendi, Santa Luzia, Adurtza, San Kristobal, Ehari-Gobeo, Sansomendi, Arriaga-Lakua, Abetxuku, Zaramaga
[aldatu] Historia
1181ean Antso VI. errege nafarrak "Nueva Victoria" hiria fundatu zuen Gasteiz herrixka zaharraren gainean. 1200ean Gasteiz Gaztelako koroan Alfonso VIII.ak hiria konkistatu ostean.
[aldatu] Demografia eta biztanleria
Biztanleriaren bilakaera | ||
---|---|---|
Errolda urtea |
Biztanleria | |
|
||
1842 | 9.553 | |
1860 | 18.728 | |
1877 | 25.039 | |
1887 | 27.660 | |
1897 | 30.514 | |
1900 | 30.701 | |
1910 | 32.893 | |
1920 | 34.785 | |
1930 | 40.641 | |
1940 | 49.752 | |
1950 | 52.206 | |
1960 | 73.701 | |
1970 | 136.873 | |
1981 | 192.773 | |
1991 | 209.704 | |
2001 | 216.852 |
Gasteizek, 226.000 biztanle inguru dauzka gaur egun. Urtetik urtera kopuru hori %0,5 eta %1 inguru hazten delarik. Historian zehar biztanleriak hazkunde itzela izan du. Dena den, hiria XII. mendean sortu bazen ere, nahiko txiki mantendu zen XX. mende erdialderarte. 1940ko hamarkadan Gasteizek xxx biztanle baino ez zituen, orain hiriak dituenen bosten bat.
Hala ere, 1940ko hamarkadatik aurrera hiria etengabe haziz joan da, leku guztietako inmigrazioa erakarriz. Gasteizek lan eskaintza handia zeukan, horretan Mercedes bezalako lantegi handien etorrerak lagundu zuelarik. 1980ko hamarkadatik aurrera hazkundea motelduz joan da, baina beste euskal hiri batzuetan ez bezala, ez da eten. Hiriarentzako bultzada handia izan zen 1981ean eratu berria zen Eusko Jaurlaritzak, Euskal Autonomia Erkidegoko hiriburua Gasteiz aukeratu zuenean.
Azken urteetan, 2000. urtetik aurrera bereziki, Espainia kanpotik etorritako etorkinen etorrerak biztanleriaren hazkundea areagotu egin du. Iruñearekin batera, etorkin gehiegn dituen euskal hiriburua da gaur egun Gasteiz. Biztanleriaren %8 inguru da Espainiar estatutik kanpo jaioa.
Historian zehar, Gasteizek inguruko hainbat herrixka anexionatu ditu eta gaur egun duen azalera handia lortu du. Euskal Herriko udalerririk handiena da, 276,81 kilometro karraturekin. XIX. mendean Ali eta Elorriagako herrixkak anexionatu zituen, eta XX. mendean Ariñez, Foronda, Los Huetos eta Mendozako herrixkak. Herrixka hauetako batzuri Gasteizeko Nekazal Gune deritze.
[aldatu] Gehiago jakiteko
[aldatu] Hauteskundeak
Gasteizeko alkatea Alderdi Popularreko Alfonso Alonso da 1999. urtetik. Hala ere, agintaldiaren hasieran, PSOEren babesa izan bazuen ere, gaur egun, PPk gutxiengoan agintzen du Gasteizko hiriak. Horrek, proiektuak aurrera ateratzeko desadostasun eta arazoak sortzen ditu, inork gehiengorik ez duelako.
Boto kopuruari dagokionean, PPk 38.248 boto lortu zituzten, EAJk eta EAk 36.852, PSOEk 29.996 eta EBk 10.060. Baliogabeko botoak 6.277 izan ziren eta zuri bozkatu zutenak 1.723. Aipagarria da baliogabeko botoek izan zuten gorakada, ezker abertzaleak hauteskundeetara aurkezturiko zerrendak Espainiako Auzitegi Nazionalak baliogabe utzi eta gero.
Udalaren zinegotzien egitura honakoa da:
[aldatu] Garraiobide eta Azpiegiturak
[aldatu] Garraiobideak
Gasteizko garraio publiko nagusia autobusa da. TUVISA enpresa publikoak kudeatzen du zerbitzu hau, eta hiri osoan zehar dabiltzan 17 linea ezberdin daude. Horrez gain, ostiral eta larunbat gauetan Gautxori zerbitzu berezia dago.
Hiria jasaten ari den hazkunde handiak, Lakua, Salburua eta Zabalganako auzo berriekin, beste garraiobide batzuk jartzera behartu ditu udaleko arduradunak. Horrela, 1990ko hamarkadan zehar, tranbia bat ezartzeko lehen egitasmoak aurrera eramaten hasi ziren. Atzerapen handiarekin, baina 2006. urtean obrak hasi ziren, eta 2007. urte bukaerarako buruturik egotea espero da. Horrela, hiria iparretik hegoaldera zeharkatuko duten bi linea eraikiko dira, EuskoTran enpresak kudeatuta.
[aldatu] Ospitaleak
- Arabako Ospitalea
- Santiago Ospitalea
- Txagorritxu Ospitalea
[aldatu] Bestelakoak
- Principal Antzokia
- Artium museoa
- Azkena musika aretoa.
[aldatu] Kirolak
Hiriak, beste edozein euskal hirik baino kirol azpiegitura gehiago dauzka. Auzo bakoitzean polikiroldegi bat dago, piszina eta bestelako ekipamenduekin. Horrez gain, hiriak bi kirol talde nagusi dauzka.
- Deportivo Alaves, futbol taldea, Mendizorrotzako zelaiean jolasten duena.
- Tau Baskonia, saskibaloi taldea, Buesa Arena pabilioian jolasten duena.
[aldatu] Gasteiztar ezagunak
- Iker Romero (1980-), eskubaloi jokalaria.
- Almudena Cid (1980-), gimnasta.
- Unax Ugalde (1978-), aktorea.
- Iker Iturbe (1976-), saskibaloi jokalaria.
- Edu Zelaieta (1973-), idazlea.
- Karmele Jaio (1970-), idazlea.
- Juanma Bajo Ulloa (1967-), zinema zuzendaria.
- Alfonso Alonso (1967-), hiriko alkatea (1999-).
- Martin Fiz (1963-), atleta.
- Andoni Zubizarreta (1961-), futboleko atezaina.
- Karra Elejalde (1960-), aktorea.
- Alvarez Rabo (1960-), komiki-marrazkilaria, TMEOn.
- Pello Uralde (1958-). futbolaria.
- Rikardo Arregi (1958-), poeta.
- Juanito Oiarzabal (1956-), mendigoizalea.
- Rafael Larreina (1956-), politikaria.
- Xabier Montoia (1955-), idazle eta musikaria.
- Fito Rodriguez (1955-), idazlea.
- Txema Blasco (1941-), aktorea.
- Jose Angel Cuerda (1934-), hiriko alkatea (1979-1999).
- Alberto Schommer (1928-), argazkilaria.
- Ignacio Aldecoa (1925-1969), idazlea.
- Odon Apraiz (1896-1984), hizkuntzalaria.
- Jesus Guridi (1886-1961), musika konpositorea.
- Erramun Olabide (1869-1942), hizkuntzalaria.
- Manuel Iradier (1854-1911), esploratzailea.
- Ramiro de Maeztu (1875-1936), idazlea.
- Justo Antonio Olagibel (1752 - 1818), hizkuntzalaria.
[aldatu] Jai egunak
- Apirilaren 28 - San Prudentzio
- Uztailaren 25 - Blusa eta nesken eguna
- Abuztuaren 4tik 9ra - Andra Mari Zuriaren jaiak
[aldatu] Hiri senidetuak
Anaheim - Estatu Batuak
Angulema - Frantzia
Cogo - Ekuatore Ginea
Kutaisi - Georgia
Victoria, Texas - Estatu Batuak
Vitória, Brasil - Brasil
[aldatu] Ikus, gainera
- Gasteizko eraztun berdea
- Gasteizko Blusa eta Nesken Batzordea
[aldatu] Kanpo loturak
Hiriko informazioa Udalaren webgunean
Alavesen webgunea
Baskoniaren webgunea
Santa Maria katedralaren zaharberritzearen webgunea
Gasteizko jazz jaialdia
Gasteizko herriak: Gasteiz | ||
---|---|---|
Amarita • Andetxa • Andollu • Arangiz • Aretxabaleta • Argandoña • Ariniz • Arkaia • Arkauti • Armentia • Askartza • Aztegieta • Berroztegieta • Betoñu • Bolibar • Ehari • Elorriaga • Erretana • Eskibel • Estarroa • Foronda • Gamarra Nagusia • Gamarragutxia • Gamiz • Gardelegi • Gaztelu • Gereña • Gobeu • Gometxa • Ihurre • Ilarratza • Jungitu • Krispiña • Lasarte • Legarda • Lermanda • Lopida • Lubinao • Margarita • Martioda • Matauku • Mendiguren • Mendiola • Mendoza • Miñao • Miñaogutxia • Monasterioguren • Oreitia • Otazu • Otobarren • Otogoien • Subilla Gasteiz • Uribarri Arratzua • Uribarri Dibiña • Uribarri Nagusia • Villafranca • Zerio • Zuhatzu • Zumeltzu |
![]() |
Arabako udalerriak | ![]() |
---|---|---|
Agurain • Aiara • Amurrio • Añana • Arabako Moreda • Aramaio • Armiñon • Arraia-Maeztu • Arratzu-Ubarrundia • Artziniega • Asparrena • Barrundia • Bastida • Berantevilla • Bernedo • Biasteri • Bilar • Burgelu • Donemiliaga • Dulantzi • Ekora • Eltziego • Erribera Beitia • Erribera Goitia • Eskuernaga • Gasteiz • Gobiaran • Harana • Iruña Oka • Iruraitz-Gauna • Kanpezu • Kripan • Kuartango • Lagran • Lantaron • Lantziego • Lapuebla Labarka • Laudio • Legutio • Leza • Mañueta • Navaridas • Oion • Okondo • Samaniego • Urizaharra • Urkabustaiz • Zalduondo • Zambrana • Zigoitia • Zuia |