Gepardo
Wikipedia(e)tik
Gepardoa | ||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
![]() Gepardo bat |
||||||||||||||
Sailkapen Zientifikoa | ||||||||||||||
|
Gepardoa leopardoen familiako ugaztuna da, guztietan azkarrena. Bere bizilekua Afrikan dago, baina ehiza dela eta geroz eta gutxiago geratzen dira.
Eduki-taula |
[aldatu] Jatorria
Izena latinetiko gattus pardus hitzetatik dator, katua eta leopardoa. Gepardoa, puma, leopardoa, karakalak eta katu urreztatuak familia berekoak ziren baina gepardoa duela 4 edo 5 miloi urte indibidualizatu zen.
[aldatu] Bizilekua
Animali hauen bizileku aniztasuna mugatzen joan da urteetan zehar. Amerika iparraldean, gepardoen oinatzak aurkitu dira eta Txina, Europa eta Indian, gepardo erraldoi baten hezurrak aurkitu dituzten arren, gaur egun Afrikan bakarrik bizi da.
[aldatu] Ehiza eta elikadura
Gepardoak ez du gauez ehizatzen egunez baizik. Bere ehiztaldiak oso luzeak izan ohi dira, lehenengo harri edo mendate txiki batean igota beraien ehiza ikustatzen dute momentua heldu dela erabaki arte. Orduan pixkanaka-pixkanaka hurbildu eta bat-batean korrika hasten dira ehizaren atzetik, 100 km/h abiadura hartuz. Gazelak eta zebrak dira gehienbat ehizatzen dituzten animaliak.
[aldatu] Gepardoen Gizartea
Normalean, gepardoak animali bakartiak dira, hau da, ez dira taldetan ibiltzen, baina denbora epe labur batean, haien amak gaitzetsitako anai-arrebak elkarrekin bizitzen dira. Beranduago emeak taldetik joan egingo dira libre dagoen lurralde batera beraien amak bezala bizitzeko. Har gazteak berriz elkarrekin jarraitzen dute talde txikiak sortuz, non har agintari bat dagoen, eta bere menpe beste guztiak.