Gogorregi Konpartsa
Wikipedia(e)tik
Sorrera: | 1988 |
---|---|
Txupinera: | Josune Bañales1994 |
Egoitza: | Ibáñez de Bilbao,16 (Bilbo) |
Leloa: | "Jaietan Jai!" |
Kideak: | 500 |
Koloreak: | Urdin eta Arrosa |
Egoera: | Aktiboak |
Webgunea: | www.gogorregi.org |
Gogorregi Bilboko konpartsa bat da eta bere kide gehienak EGIkideak dira .
Eduki-taula |
[aldatu] Historia
1988 urtean Bilboko konpartsero batzuk batu ziren Konpartsa berri bat eratzeko, helburu batekin, Bilboko Aste Nagusian parte hartzeko eta gozatzeko. Konpartsa honek GOGORREGI izena hartu zuen .
Fundazio hau egin ostean Konpartsa honek lan egiten hasiera ematen du Aste Nagusi plural bat garatzeko eta era honetan, bilbotar guztien parte hartzea jaietan ikusteko. Jai hauek Bilbotik atera dira, eta Bizkaia zein Europa osoan nabarmena da Bilboko Aste Nagusiak daukan eragina.
Ordutik hona, GOGORREGI handitzen ari da, eta gaur egun Bilbon dauden Konpartsak ikusita, haien artean handienetariko bat da. Parte hartzen dute ekitaldi kultural, jai-ekitaldi guztietan, Bilbo Konpartsenetan zein Bilboko Udalenetan.
Konpartsa gaur Pio Baroja Enparantzan kokatzen da. Leku batzuetan egon arren, Areatzatik Albiako Lorategietara pasatu dira, eta oraintxe enparantza honetan daude.
2005 urtean Bilboko Konpartsak federaziotik at gelditu ziren.
[aldatu] Ekintzak
- Txosna Bilboko jaietan
- Ihauteriak
- Tomas Deuna
- Bidai kulturalak
- Sagardotegia
[aldatu] Irudia
Gogorregiren irudiak (edo logoak) GOGORTXU du izena, euskal mutil bat da eta harri bat altxatzen ageri da. Nahiz eta konpartsaren historian beste izen batzuekin deitu izan, hau da gaur egun erabiltzen dena. Betiko arropak erabiltzen ditu: mahoizko prakak, abarkak, garrikoa, alkandora zuria eta txapela buruan.
Aste Nagusia amaituta Gogorregiko konpartsakideak puzgarri batzuk bizkarrean jarrita zerura jaurtitzen dute.
[aldatu] Gogorregi sariak
- 2002 Bilbao Basket
- 2003 Javier Uria
- 2004 Javier Vizcaino
- 2005 GSI Bilbo UPV
- 2006 K-toño
[aldatu] Abestia
Gogorregiren abestia: Galtzerdi urdin arrosak dekotaz |
|
|
|
|
|
|
Gogorregiren abestia (info+ · laguntza)
Gogorregiren abestia |
[aldatu] Kokapena
Bilboko Aste Nagusian Pio Baroja Enparantzan dago Gogorregiren txosna.