GOR Diskak
Wikipedia(e)tik
GOR Iruñean (Nafarroan) 1991n sortutako disketxea da. Harrezkero, Euskal Herriko zein Espainiako rock independentea bultzatzen saiatu dira, euskaraz zein gaztelaniaz abestuta. Haiekin lan egiten duten musika taldeek rockaren baitan aurki daitezkeen estilo anitzak jorratzen dituzte: punka, ska, heavya, popa, rocka, dance, egungo metala...
Haren jarduera lau ataletan banatzen da:
- Disketxea: Gor Diskak
- Management: Gor Kontratazioa
- Banakuntza: Gor Banaketak
- Argitaletxea: Jarauta Musika Edizioak