Guraize
Wikipedia(e)tik
Guraizeak edo artaziak mozteko erabiltzen den tresna da. Barrualdean mehetutako bi ahok osatzen dute, alde batean atzamarrak sartu eta erabilera errazten duten bi zulo dituelarik.
Lehen guraizeak K. a. 500 urtean agertu ziren, baina XV. mendera arte ez zuten gaur egungo diseinua hartu.
Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |